Osteguna, abenduak 14

17:30
18:00

[ANTZERKIA] 'Itsasoko sekretuak'

Iparralde gizarte etxeko haur eta gazte liburutegia, Gasteiz | ANTZERKIA

Ameli eta Xirrikituen Jostunak taldearen eskutik. Itziar eta Amaiak itsasoan dute hitzordua. Motxila egin eta bertara joan dira. Itsasoaren barrenean kutxa handi bat topatu dute, altxor bat ote da? Jakin nahi duzue zer dagoen barruan?

[ANTZERKIA] 'Itsasoko sekretuak' Iparralde gizarte etxeko haur eta gazte liburutegia

18:30

[SARRERA AGORTUAK] 'Liburu magikoa', Prospero teatro

Araneko gizarte etxeko liburutegia, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Lau eta zazpi urte arteko umeentzat. Liburu magiko batek Lolo ezagutzen lagunduko digu, ohe azpian bizi den munstro bat, haurrei beldur diena; eta Margarita, gaiztakeria bat bera ere egiteko gai ez den sorgina.

[SARRERA AGORTUAK] 'Liburu magikoa', Prospero teatro Araneko gizarte etxeko liburutegia

Lau eta zazpi urte arteko umeentzat. Liburu magiko batek Lolo ezagutzen lagunduko digu, ohe azpian bizi den munstro bat, haurrei beldur diena; eta Margarita, gaiztakeria bat bera ere egiteko gai ez den sorgina.

18:00
19:30

Gailetak 'royal icing'ekin

Trebiñuko eskola, Trebiñu Trebiñu | LANTEGIA

Gailetak giteko orea nola egiten den eta ondoren gozogintza mauka erabiliz pertsonaia, animalia eta objetu desberdinak sortuko ditugu, gozogile handiak bihurtuz.

Gailetak 'royal icing'ekin Trebiñuko eskola

Gailetak giteko orea nola egiten den eta ondoren gozogintza mauka erabiliz pertsonaia, animalia eta objetu desberdinak sortuko ditugu, gozogile handiak bihurtuz.

18:00
19:30

'Gora gure alkate jakintsua'

Arlekin liburudenda (Diaz de Olano margolaria, 7), Gasteiz | PROPOSAMENA

Irudimenik eta umorerik ez da faltako aurkezpen solasaldi ilustratuan. Txabi Arnal, Edu Zelaieta eta Belatz ilustratzailea izango dira. Publiko guztientzat da.

'Gora gure alkate jakintsua' Arlekin liburudenda (Diaz de Olano margolaria, 7)

Irudimenik eta umorerik ez da faltako aurkezpen solasaldi ilustratuan. Txabi Arnal, Edu Zelaieta eta Belatz ilustratzailea izango dira. Publiko guztientzat da.

18:15
18:45

[ANTZERKIA] 'Itsasoko sekretuak'

Iparralde gizarte etxeko haur eta gazte liburutegia, Gasteiz | ANTZERKIA

Ameli eta Xirrikituen Jostunak taldearen eskutik. Itziar eta Amaiak itsasoan dute hitzordua. Motxila egin eta bertara joan dira. Itsasoaren barrenean kutxa handi bat topatu dute, altxor bat ote da? Jakin nahi duzue zer dagoen barruan?

[ANTZERKIA] 'Itsasoko sekretuak' Iparralde gizarte etxeko haur eta gazte liburutegia

Ameli eta Xirrikituen Jostunak taldearen eskutik. Itziar eta Amaiak itsasoan dute hitzordua. Motxila egin eta bertara joan dira. Itsasoaren barrenean kutxa handi bat topatu dute, altxor bat ote da? Jakin nahi duzue zer dagoen barruan?

18:30
19:30

'Ekofeminismoa: bizitza guztiak erdigunera'

Sorginenea, Emakumeen Etxea, Gasteiz | HITZALDIA

Mirene Begiristain irakaslearekin Ekofeminismoaz arituko gara. Antolatzailea: Sorginenea.

'Ekofeminismoa: bizitza guztiak erdigunera' Sorginenea, Emakumeen Etxea

Mirene Begiristain irakaslearekin Ekofeminismoaz arituko gara. Antolatzailea: Sorginenea.

19:00
21:00

[ZINEZ] 'Soinujolearen semea', Bernardo Atxagarekin

Florida zinemak, Gasteiz | ZINEMA

GEU elkartetik eta Florida Zinemekin elkarlanean egitasmo berri bat jarri dugu martxan udazken honetan Gasteizko publiko orokorrarentzat: ZINEZ, euskarazko filmen zikloa. Euskal kulturaren kontsumoa areagotzeko film baten proiekzioa eta gonbidatu interesgarri batekin solasaldia eskaintzen dugu. Sarrerak Florida zinemen webgunean egongo dira salgai bi eurotan.

[ZINEZ] 'Soinujolearen semea', Bernardo Atxagarekin Florida zinemak

GEU elkartetik eta Florida Zinemekin elkarlanean egitasmo berri bat jarri dugu martxan udazken honetan Gasteizko publiko orokorrarentzat: ZINEZ, euskarazko filmen zikloa. Euskal kulturaren kontsumoa areagotzeko film baten proiekzioa eta gonbidatu interesgarri batekin solasaldia eskaintzen dugu. Sarrerak Florida zinemen webgunean egongo dira salgai bi eurotan.

19:00
20:30

Itziar Rekalde ipuin kontalaria

Zabalarte, Lautada Agurain

Helduentzako ipuinen kontaketa.

Itziar Rekalde ipuin kontalaria Zabalarte

Helduentzako ipuinen kontaketa.

19:00
20:30

'Haur eta gazteen transexualitatea: ez da nire gorputza, zure begirada da'

Ignacio Aldekoa Kultur Etxea, Gasteiz | HITZALDIA

Bea Sever sexologoaren hitzaldia eta NAIZEN elkarteko familien testigantzak. Txikitatik diren bezala bizitzeko aukera izan duen pertsona transexualen lehen belaunaldia dugu gure artean. Haur eta gazte hauen bizitza ibilbideak asko erakutsi digu transexualitateari buruz, bereziki, onartu eta diren bezala maitatzeak ekartzen dituen onuren inguruan. Haien familien bizipenak entzungo ditugu errealitate honen gainean hedatu diren gezurrak alboratuz, gertutik ezagutu ahal izateko.

'Haur eta gazteen transexualitatea: ez da nire gorputza, zure begirada da' Ignacio Aldekoa Kultur Etxea

Bea Sever sexologoaren hitzaldia eta NAIZEN elkarteko familien testigantzak. Txikitatik diren bezala bizitzeko aukera izan duen pertsona transexualen lehen belaunaldia dugu gure artean. Haur eta gazte hauen bizitza ibilbideak asko erakutsi digu transexualitateari buruz, bereziki, onartu eta diren bezala maitatzeak ekartzen dituen onuren inguruan. Haien familien bizipenak entzungo ditugu errealitate honen gainean hedatu diren gezurrak alboratuz, gertutik ezagutu ahal izateko.

19:00
20:30

Ardo dastaketa, J. Perez-en eskutik

Errexala elkartea, Aiztogile kalea, 62, Gasteiz | GASTRONOMIA

J.Perez-en eskutik ardo dastaketa bat antolatuko dugu abenduko hotza berotzeko, zizka-mizkak tarteko. 10 euro laguneko. Izen ematea: https://geuelkartea.eus/ekitaldia/ardo-dastaketa-j-perez-upategia/

Ardo dastaketa, J. Perez-en eskutik Errexala elkartea, Aiztogile kalea, 62

J.Perez-en eskutik ardo dastaketa bat antolatuko dugu abenduko hotza berotzeko, zizka-mizkak tarteko. 10 euro laguneko. Izen ematea: https://geuelkartea.eus/ekitaldia/ardo-dastaketa-j-perez-upategia/

19:00
20:30

[EUSKAL EMAKUME ZINEMAGILEAK] 'Irrintziaren oihartzunak', Iratxe Fresneda

Artium Museoa, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Irrintziaren oihartzunak Mirentxu Loyarteren (Iruñea, 1938) sorkuntza-erbestearen erretratua da. Loyarte anonimotasunean dirauten Europako zinemako emakumezko aitzindari ausartetariko bat da; burutugabeko proiektuak gorabehera, Loyartek ez dio inoiz zinemagilea izateari utzi. Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

[EUSKAL EMAKUME ZINEMAGILEAK] 'Irrintziaren oihartzunak', Iratxe Fresneda Artium Museoa

Irrintziaren oihartzunak Mirentxu Loyarteren (Iruñea, 1938) sorkuntza-erbestearen erretratua da. Loyarte anonimotasunean dirauten Europako zinemako emakumezko aitzindari ausartetariko bat da; burutugabeko proiektuak gorabehera, Loyartek ez dio inoiz zinemagilea izateari utzi. Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

19:30
20:30

'Kuttunak', Leo Bueriberi, Cira Crespo, Marina Suarez, Mikel Aierbe

Eva Forest Liburutopia (Santa Maria kantoia), Gasteiz, Gasteiz | AURKEZPENA

Kuttunak Irakurle Txokoaren aurkezpena.

'Kuttunak', Leo Bueriberi, Cira Crespo, Marina Suarez, Mikel Aierbe Eva Forest Liburutopia (Santa Maria kantoia), Gasteiz

Kuttunak Irakurle Txokoaren aurkezpena.

20:00
21:00

'Zelako marroia'

KulturLab, Aiaraldea Laudio | ANTZERKIA

Eneritzek eta Garikoitzek ereduzko herritarrak zirela uste zuten. Zer gertatu zaien kontatzera datoz. Arrazakeriaren inguruan ikerketa sakona egin ostean, ateratako konklusioak publikoarekin partekatuko dituzte. Saiatuko dira behintzat. Haiek oraindik liluratuta baitaude. Hori bai, argi daukete sekulako marroian sartu direla. Helduentzat.

'Zelako marroia' KulturLab

23:00

Olaia Inziarte, Sara Zozaya

Jimmy Jazz aretoa, Gasteiz | KONTZERTUA

Olaia Inziarte. Euskal musika eszenaren proposamen puskatzaileenetako bat izan da 2023an. Eskualde osoan 40 kontzertu baino gehiago eskaini ondoren, Olaiak merezitako atsedena hartzea erabaki du. Bere birako azken kontzertuak iragarriz, artista urte polit honi agur esateko prestatzen ari da. Olaia Inziartek Euskal Herritik haratago eramango du lehen aldiz bere musika, Madril, Bartzelona, Vigo eta Valentzia bezalako hirietan programatutako aurkezpenekin. Gainera, BIME eta Fira Trovam bezalako ekitaldietan parte hartuko du, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean bira burutu aurretik. Sara Zozaya Donostiako abeslari, sortzaile eta instrumentista gaztea da. Zeresan handia sortzen ari da, hein handi batean bere profil bereziagatik. Industrian oso aktiboa den emakume da. Mugarik gabeko jakinmin musikala du eta edonoren arimara iristeko gaitasuna dauka bere sorkuntza intimoei esker. Gaur egungo estiloen eta tokiko soinuen nahasketak, bere proposamena altxor preziatu batean bilakatzen du, beti ere ikutu nostalgiko bat duela.

Olaia Inziarte, Sara Zozaya Jimmy Jazz aretoa

Olaia Inziarte. Euskal musika eszenaren proposamen puskatzaileenetako bat izan da 2023an. Eskualde osoan 40 kontzertu baino gehiago eskaini ondoren, Olaiak merezitako atsedena hartzea erabaki du. Bere birako azken kontzertuak iragarriz, artista urte polit honi agur esateko prestatzen ari da. Olaia Inziartek Euskal Herritik haratago eramango du lehen aldiz bere musika, Madril, Bartzelona, Vigo eta Valentzia bezalako hirietan programatutako aurkezpenekin. Gainera, BIME eta Fira Trovam bezalako ekitaldietan parte hartuko du, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean bira burutu aurretik.

Sara Zozaya Donostiako abeslari, sortzaile eta instrumentista gaztea da. Zeresan handia sortzen ari da, hein handi batean bere profil bereziagatik. Industrian oso aktiboa den emakume da. Mugarik gabeko jakinmin musikala du eta edonoren arimara iristeko gaitasuna dauka bere sorkuntza intimoei esker. Gaur egungo estiloen eta tokiko soinuen nahasketak, bere proposamena altxor preziatu batean bilakatzen du, beti ere ikutu nostalgiko bat duela.

09:30

Dantza plazan

Ihuda Ibaia zentroa, Trebiñu Trebiñu | IKASTAROA

Udalak 2024ko urtarrila, otsaila eta martxorako jarduera berri bat antolatu du, Mulixka Dantza Taldearen eskutik. Euskal dantza eta herri folklorea Dantza Plaza batean hurbildu nahi ditu euskal dantza ezagunen bitartez. Animatuko zara? Erantsitako kartelean aurkituko duzu informazio guztia. Izena emateko: 945 36 06 29 telefonoan edo telecentro@condadodetrevino.es  

Dantza plazan Ihuda Ibaia zentroa

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»