Ekaitz Etxeberria Gallastegiren eskutik. Antolatzailea: Gizartea, Prozesuak, Kulturak (VIII - XVIII. mendeak) IT 1465-22 ikerketa taldea. Eusko Jaurlaritzaren ikerketa taldea. Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sociedades-procesos-culturas/home
Ingeotyc enpresaren hitzaldia egongo da. Udalaren alegazioak prestatzen lagundu duten ingeniariak dira, eta proiektuaren xehetasun teknikoak azalduko dituzte. Sinadurak biltzeko mahai ere jarriko da.
Gogoeta feminista eta umorea uztartuz, lau emakume bertsolarik gure egunerokotasunean kontsumoak sortzen dizkigun kontraesanei helduko diete. Black Friday, gabonak... Planto egin diezaiogun kontsumokeriari, ito baino lehen! Une batez gelditu, ikuskizunaz gozatu eta kontsumo ohiturak birplanteatzeko aukera eskaintzen dizugu. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Alaia Martin, Aroa Arrizubieta eta Paula Amilburu. Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta. Sarrera: Librea tokiak bete arte
Lantegi honetan, euskaraz idatzitako edo euskarara ekarritako literaturara hurbilduko gara, ikuspegi feminista batekin, emakumeak nahiz gizonak inplikatzeari begira, berdintasuna sustatuko duen autokontzientzia sortzeko asmoz. Saioetan, hainbat literatur testu aztertuko ditugu (trama, edukiak, adierazpideak, pertsonaiak eta abar). Erdigunean, emakumeak: emakumeak eta emakumeek idaztean nahita edo nahi gabe erabiltzen duten agenda. Koordinatzailea: Gema Lasarte Leonet, doktorea Literatur Zientzietan, eta irakaslea EHUko Literaturaren Didaktikan. Irakurzalea, literaturzalea eta hainbat liburu eta artikuluren egilea. Hileko lehen asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara.
Larruzko zorroak egingo ditugu Arima Cool-ekin, patroi batetik abiatuta, nahi dugun forma emateko. Kolore eta egitura ezberdinetako aukeretatik abiatuko gara, gure gustuen araberako kartera sortzeko. Hainbat teknika erabiliko ditugu larruazala lantzeko, josteko, itsasteko, margotzeko... Larrua lantzeko tresnak ere ikusi eta erabiliko ditugu, tatxetak, kortxeteak,… 12 urtetik aurrera.
Udalak 2024ko urtarrila, otsaila eta martxorako jarduera berri bat antolatu du, Mulixka Dantza Taldearen eskutik. Euskal dantza eta herri folklorea Dantza Plaza batean hurbildu nahi ditu euskal dantza ezagunen bitartez. Animatuko zara? Erantsitako kartelean aurkituko duzu informazio guztia. Izena emateko: 945 36 06 29 telefonoan edo telecentro@condadodetrevino.es