Txosnen eta Aguraingo blusen eta nesken egunarekin batera, 18:00etatik aurrera denetariko jarduerak izango dira . 18:00etan euskal dantzak, San Juan plazan, Aguraingo Jeiki taldearen eskutik. 23:00etan, Musutruk erromeria txosnagunean, eta 03:00etan DJ Azken Oliba txosnagunean.
Familiarentzat antzerkia. Doako sarrera.
Poesia eta kantak. Akordeak eta konpasak, xuxurlak eta oihuak, errimak eta arritmiak, ipuinak eta bertsoak. Hitz goxoak eta hitz lizunak… Baita isiluneak ere. Popatik hirukotea hauek osatzen dute: Xabier Crehuet, Aingeru Mayor, Ekaitz Goikoetxea.
'Doinu Miresgarriak Leku Miresgarriak' Arabako zazpi kuadrilletako leku berezietan kontzertu bira bat da. Karlos Subijanak bere disko berriko obrak eta beste asko joko ditu, Xabier Mtz. Otxagabia bibolin jolearekin batera eta Xuxurlaka bikotearekin ( Ainara Moreno arpa edo mainura eta Patxi Villen Irlandako musika tresnekin). Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Kontzertu bakoitzean bertako artista gonbidatu bereziak egongo dira.
19:30ean hasiko dituzte jaiak, kanpai jotzearekin; 21:00etan, bertso afaria egingo dute Maialen Lujanbiorekin, Andoni Egañarekin eta Xabi Igoarekin.