XII. Gazteluen Egunaren programa: 09:30, Erromeriaren hasiera; 15:00, herri bazkaria; 16:30 umeentzako lantegiak; 17:00 bolatoki mugikorra; 18:00 Handicap taldearen emanaldia; 20:oo, Hutsun eta Ortzi taldeak 'Urbasa' izeneko txalaparta ikuskizuna eskainiko du.
Gorbeialdeko musika eskolen jaia, Gorbeialdea Musikaz Blai, ospatuko da. Programa mardulak honako ekintzak batuko ditu: -10:00etatik aurrera, Aramaio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako musika eskolen taldeen kontzertuak kultura etxean. -12:00etan, girotutako kalejira Izarrako elizara. -12:30ean Zurbano, UME, Mairu eta Bizente Goikoetxea abesbatzen kontzertuak elizan. -14:15ean, luntxa parte hartzaileentzat.
Egun osoko egitaraua prestatu dute Ikasbidea ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko. 10:00etan hasiko da festa, lantegiak, puzgarriak, eta eskolaz kanpoko ekintzen erakuskta izango dira; 12etan, Zirkun Zikoren 'Bidai bizitzen' emanaldia; eta 17:303an, Joselu Anaiak taldearen kontzertua.
12:00etan, kalejira. 12:30ean, ekitaldia; 18:00etan erromeria.
Ibilaldi dramatiko bat gure auzoko kaleetan barrena, murgiltze-esperientzia bat, gure beldurren hondorainoko bidaia bat, teknologiaren, adimen artifizialaren eta zuzeneko musikaren laguntzarekin.
Gure Eskuren 10. urteurrenarekin batera.
Kemen Gra taldeak ‘Euskal Abestia’ musika ikuskizuna eskainiko du. Lan eta Jolas elkarteak antolatuta.
Katarsia izeneko bost kantuko EPa plazaratu du MALEN ATXA ‘MATX’ musikari laudioarrak.
Urtero bezala, Ekaina hasieran Txagoko jaiak ospatuko dituzte auzoan. Ekainaren 5etik 11ra tailer, ekintza eta kontzertu desberdinak izango dira auzoan. Txosnagunea Gazalbideko parking-ean egongo da.