Astelehena, martxoak 20

19:00

'Irati', Paul Urkijo

Amurrio antzokia, Aiaraldea Amurrio | ZINEMA

VIII. mendean, gerlari kristau eta musulman talde bat Pirinio baskoi paganoan barrena dabil, haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoz. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko gaztea da taldearen burua, eta Irati misteriotsuak gidatzen ditu mundu mitologiko ilun batean barrena. *Gaztelaniazko azpitituluekin.

'Irati', Paul Urkijo Amurrio antzokia

VIII. mendean, gerlari kristau eta musulman talde bat Pirinio baskoi paganoan barrena dabil, haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoz. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko gaztea da taldearen burua, eta Irati misteriotsuak gidatzen ditu mundu mitologiko ilun batean barrena. *Gaztelaniazko azpitituluekin.

08:00
15:00

'Lur bustian bertsolariak'

Zabalarte, Lautada Agurain | ERAKUSKETA

Iñaki Jauregialtzok buztina eta bertsoak bildu ditu 'Lur Bustian bertsolariak' erakusketan. Eskuz egindako zeramikazko 30 pieza biltzen dira bertan, buztin beltzez eginak, engobatuak eta esmaltatuak. Piezak bertsolariaren irudia eta haren bertsoak jasotzen ditu. Egitasmo honen helburuetariko bat bertsogintza gizarteratzea da, bertsolariak bertatik bertara ezagutu, partekatu, zabaldu eta bide batez euskara esparru ludikoarekin lotzea. Arabako kuadrillen arteko finala martxoaren 25ean izango da Laudion eta ordura arte zabalik izango da erakusketa.

'Lur bustian bertsolariak' Zabalarte

11:30
12:30

Laburbira 2023

Montehermoso, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

 7 film-laburrez osatutako bilduma eskaintzen du aurten Laburbirak, eta gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izaki, gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei; eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua baidator film-labur sorta. Bi pase egingo dira. Geu elkarteak antolatuta.

Laburbira 2023 Montehermoso

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»