Ostirala, martxoak 17

17:25

[ESTREINALDIA] 'Lokatz deabruak'

Gorbeia zinemak, Gorbeialdea Zigoitia | ZINEMA

Natura eta sustraiekin berrelkartzeko istorio ederra

[ESTREINALDIA] 'Lokatz deabruak' Gorbeia zinemak

Natura eta sustraiekin berrelkartzeko istorio ederra

18:00

[JABETZE FEMINISTARAKO ESKOLA] 'Bizi. Bisexualitatea geraleku eta (ez) geltoki'

Emakumeen Etxea - Etxanobe jauregia, Gasteiz | LANTEGIA

Trebatzaileak: June Fernandez Casete, kazetaria, aktibista feminista eta LGTBa, eta Olatz Artola Apeztegia, feminista, bisexuala, euskalduna eta gauza askoren zalea Bisexualitatea ez da normatiboa, eta arauz kanpo dagoena ez da onartzen. Onartu dezagun, baina, bisexualitatea aukera bat dela, beste hainbat aukeren arteko bat, eta bisexualitatea bera bizitzeko hamaika modu daudela. Informazio gehiago: https://labur.eus/l5tsG Izena emateko: www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

[JABETZE FEMINISTARAKO ESKOLA] 'Bizi. Bisexualitatea geraleku eta (ez) geltoki' Emakumeen Etxea - Etxanobe jauregia

Trebatzaileak: June Fernandez Casete, kazetaria, aktibista feminista eta LGTBa, eta Olatz Artola Apeztegia, feminista, bisexuala, euskalduna eta gauza askoren zalea

Bisexualitatea ez da normatiboa, eta arauz kanpo dagoena ez da onartzen. Onartu dezagun, baina, bisexualitatea aukera bat dela, beste hainbat aukeren arteko bat, eta bisexualitatea bera bizitzeko hamaika modu daudela.

Informazio gehiago: https://labur.eus/l5tsG

Izena emateko: www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

18:00

Argazki-transfer

Salburuko gizarte etxea, Gasteiz | LANTEGIA

Lantegi honetan irudien transferentzia egiten ikasiko dugu. Kasu honetan, argazki edo irudi bat egurrera transferituko dugu pieza zoragarriak sortuz. Hamar urtetik gorakoentzat

Argazki-transfer Salburuko gizarte etxea

Lantegi honetan irudien transferentzia egiten ikasiko dugu. Kasu honetan, argazki edo irudi bat egurrera transferituko dugu pieza zoragarriak sortuz. Hamar urtetik gorakoentzat

19:00

‘Ogiak hizketan baleki’

Ignacio Aldekoa Kultur Etxea, Gasteiz | ANTZERKIA

Antzezlanak Josefa de Mujikan jartzen du fokua, 1836an soldadu ingelesek Gasteizen, lehen gerra karlistan, exekutatu zuten okinaren alargunean. Proiektuak kazetaritza, antzerkia, performancea eta teknologia berriak uztartzen ditu kazetaritza performatikoaren bidez, ikerketa-kazetaritza eta arte eszenikoak uztartzen dituen tresna kulturala.

‘Ogiak hizketan baleki’ Ignacio Aldekoa Kultur Etxea

Antzezlanak Josefa de Mujikan jartzen du fokua, 1836an soldadu ingelesek Gasteizen, lehen gerra karlistan, exekutatu zuten okinaren alargunean. Proiektuak kazetaritza, antzerkia, performancea eta teknologia berriak uztartzen ditu kazetaritza performatikoaren bidez, ikerketa-kazetaritza eta arte eszenikoak uztartzen dituen tresna kulturala.

19:00

Gauekoak | Basoa gauez ezagutzen

Olarizuko Etxaldea, Gasteiz | TXANGOA

Gizakiok ez gara gure hiriaren parketaz gozatzen dugun izaki bakarrak. Gaua etortzerakoan, badira Gasteizko landa, baso eta putzuetan dabiltzan hegazti, anfibio eta ugaztun ugari, egunerokotasunean sumatzen ez ditugunak. Hasierako hitzaldiaren ostean, non euskarri teoriko batzuk azalduko diren bertako bioaniztasuna azalduz, ibilbide bat gauzatuko da linternaz baliaturik. Gure auzokide basatiak bilatu ez ezik, iluntasunean isilik egotearen esperientzia ezagutarazi eta nabarmendu egingo da. Izen-emateak otsailaren 17tik aurrera hemen. Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak

Gauekoak | Basoa gauez ezagutzen Olarizuko Etxaldea

Gizakiok ez gara gure hiriaren parketaz gozatzen dugun izaki bakarrak. Gaua etortzerakoan, badira Gasteizko landa, baso eta putzuetan dabiltzan hegazti, anfibio eta ugaztun ugari, egunerokotasunean sumatzen ez ditugunak. Hasierako hitzaldiaren ostean, non euskarri teoriko batzuk azalduko diren bertako bioaniztasuna azalduz, ibilbide bat gauzatuko da linternaz baliaturik. Gure auzokide basatiak bilatu ez ezik, iluntasunean isilik egotearen esperientzia ezagutarazi eta nabarmendu egingo da.

Izen-emateak otsailaren 17tik aurrera hemen.

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak

19:00

Ardo dastaketa

Behekoiturri., Gorbeialdea Urkabustaiz | PROPOSAMENA

Xabi Ameztoy-ren eskutik, Lan eta Jolasek antolatuta.

Ardo dastaketa Behekoiturri.

Xabi Ameztoy-ren eskutik, Lan eta Jolasek antolatuta.

20:00

Burbuilak

Faktoria, Aiaraldea Laudio | KONTZERTUA

Euskarazko bertsioez gain, bereziki, kantu propioak sortu dituzte aiaraldearrek. Hauskortasunetik goxotasunera. Doinu eta hitzekin jolasean aritzen dira eguneroko burbuilak puztu eta lehertzen.

Burbuilak Faktoria

Euskarazko bertsioez gain, bereziki, kantu propioak sortu dituzte aiaraldearrek. Hauskortasunetik goxotasunera. Doinu eta hitzekin jolasean aritzen dira eguneroko burbuilak puztu eta lehertzen.

08:00
15:00

'Lur bustian bertsolariak'

Zabalarte, Lautada Agurain | ERAKUSKETA

Iñaki Jauregialtzok buztina eta bertsoak bildu ditu 'Lur Bustian bertsolariak' erakusketan. Eskuz egindako zeramikazko 30 pieza biltzen dira bertan, buztin beltzez eginak, engobatuak eta esmaltatuak. Piezak bertsolariaren irudia eta haren bertsoak jasotzen ditu. Egitasmo honen helburuetariko bat bertsogintza gizarteratzea da, bertsolariak bertatik bertara ezagutu, partekatu, zabaldu eta bide batez euskara esparru ludikoarekin lotzea. Arabako kuadrillen arteko finala martxoaren 25ean izango da Laudion eta ordura arte zabalik izango da erakusketa.

'Lur bustian bertsolariak' Zabalarte

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»