Osteguna, azaroak 24

[HAZIARABA 2022] 'Xocolat', Paraiso antzerkia

Kultura etxea, Añana Iruña Oka | ANTZERKIA

Paraiso Antzerkiak ustekabeko lan eszeniko gozoa aurkezten du, ametsen probokazio bilakatzen dena. Txokolatea eskuartean dutela, bi emakumek materia ikertu eta harekin jokatzeko gozamena dastatuko dute, bere lurrinek mundua hartu eta denbora geldiarazten duten bitartean. 2-5 urte arte. Kultur Etxearekin eta herriko ikastetxeekin hirtzertutako jarduerak      

[HAZIARABA 2022] 'Xocolat', Paraiso antzerkia Kultura etxea

Paraiso Antzerkiak ustekabeko lan eszeniko gozoa aurkezten du, ametsen probokazio bilakatzen dena. Txokolatea eskuartean dutela, bi emakumek materia ikertu eta harekin jokatzeko gozamena dastatuko dute, bere lurrinek mundua hartu eta denbora geldiarazten duten bitartean. 2-5 urte arte. Kultur Etxearekin eta herriko ikastetxeekin hirtzertutako jarduerak

13:30

Lazarraga sariak

Artium museoa, Gasteiz | EKITALDIA

Lazarraga sarien helburu nagusia da Arabako hainbat erakundek eta pertsonak esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko eta ezartzeko egin duten lana saritzea. Lazarraga Sarien bidez, Arabako bost erakunde edo-eta pertsona sarituko dira euren lan ingurunean euskararen normalizazioan eramandako ekimenengatik. Sari-banaketara etortzeko izena eman behar da aurretik, hemen: https://baieuskarari.eus/eu/bloga/2022/11/07/lazarraga-sariak-banatuko-ditugu-azaroaren-24an

Lazarraga sariak Artium museoa

18:00

'Nire burua maite dut', Alabazan

Salburuko gizarte etxea, Gasteiz | IPUIN KONTALARIA

Saio honetako ipuinetan agertzen zaigun oinarrizko ideia norberaren buruarekiko maitasuna eta begirunea da. Denoi gustatzen zaigu besteek maitatua sentitzea, onartua, ondo tratatua, baina hori lortzeko ez dugu onartu edo egin behar gustatzen ez zaigun ezer. Ez dugu ahaztu behar nortzuk garen eta ondo gaudela garen bezala, bakoitza, bere modura, perfektoa delako, berezia, disdiratsua eta errepikaezina, izarrak bezalakoa. Adina: 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat gomendatua. 8 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.

'Nire burua maite dut', Alabazan Salburuko gizarte etxea

Saio honetako ipuinetan agertzen zaigun oinarrizko ideia norberaren buruarekiko maitasuna eta begirunea da. Denoi gustatzen zaigu besteek maitatua sentitzea, onartua, ondo tratatua, baina hori lortzeko ez dugu onartu edo egin behar gustatzen ez zaigun ezer. Ez dugu ahaztu behar nortzuk garen eta ondo gaudela garen bezala, bakoitza, bere modura, perfektoa delako, berezia, disdiratsua eta errepikaezina, izarrak bezalakoa.

Adina:
6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat gomendatua.
8 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.

18:00

'Ogi hutsa', Mohamed Xukri

Gaubeako udal liburutegia, Añana Gaubea | IRAKURLE KLUBA

Eus-Karria irakurketa taldearen solasaldi irekia.

'Ogi hutsa', Mohamed Xukri Gaubeako udal liburutegia

Eus-Karria irakurketa taldearen solasaldi irekia.

18:30

Pizza tailerra

Mamia (Artepan, Pintor Diaz de Olano 11), Gasteiz | LANTEGIA

Artepanekin batera pizza bat egiten ikasiko duzue. Masatik hasita arratsalde osoa pasako duzue sukaldatzen! Sarrera: 5 euro. Izena emateko edo zalantzak argitzeko deitu GEU elkartearen bulegora: 945 222 153 edota 688 734 941 

Pizza tailerra Mamia (Artepan, Pintor Diaz de Olano 11)

Artepanekin batera pizza bat egiten ikasiko duzue. Masatik hasita arratsalde osoa pasako duzue sukaldatzen! Sarrera: 5 euro. Izena emateko edo zalantzak argitzeko deitu GEU elkartearen bulegora: 945 222 153 edota 688 734 941 

19:00

Gauekoak | 'Ez dakit zertaz ari zareten'

Landatxo Gizarte Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela? Hiriko gazteen parte-hartzea bilatzen duen irakurle talde txiki honen helburu nagusia hautatutako literatur proposamenei buruzko eztabaida gune eroso eta seguru bat sortzea da. Horrez gain, saioak independienteak izango dira eta askatasun osoa izango dute kideek nahi duten saioetan parte hartzeko. Saio honetan Ana Malagonek idatzitako Ez dakit zertan ari zareten landuko dugu. "Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria…" Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela. Izen-ematea: Gauekoak

Gauekoak | 'Ez dakit zertaz ari zareten' Landatxo Gizarte Etxea

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela?

Hiriko gazteen parte-hartzea bilatzen duen irakurle talde txiki honen helburu nagusia hautatutako literatur proposamenei buruzko eztabaida gune eroso eta seguru bat sortzea da.

Horrez gain, saioak independienteak izango dira eta askatasun osoa izango dute kideek nahi duten

saioetan parte hartzeko.

Saio honetan Ana Malagonek idatzitako Ez dakit zertan ari zareten landuko dugu.

"Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria…"

Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela.

Izen-ematea: Gauekoak

19:00

[EUSKARALDIA AÑANAN] '80 amandre', Dorleta Kortazar

Gaubeako udal liburutegia, Añana Gaubea | IPUIN KONTALARIA

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira. Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribiarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak… Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

[EUSKARALDIA AÑANAN] '80 amandre', Dorleta Kortazar Gaubeako udal liburutegia

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira. Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribiarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak… Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

19:30

'31 ipuin', Anton Txekhoven

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Iker Sancho, bildumaren itzultzailea, irakurle klubean izango da, dena ondo bidean.

'31 ipuin', Anton Txekhoven Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Iker Sancho, bildumaren itzultzailea, irakurle klubean izango da, dena ondo bidean.

19:30

[EUSKARALDIA TREBIÑUN] Bertso poteoa

Argantzongo tabernak, Trebiñu Argantzon | BERTSO SAIOA

Oihane Perea eta Peru Abarrategirekin

[EUSKARALDIA TREBIÑUN] Bertso poteoa Argantzongo tabernak

Oihane Perea eta Peru Abarrategirekin

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»