Lazarraga sarien helburu nagusia da Arabako hainbat erakundek eta pertsonak esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko eta ezartzeko egin duten lana saritzea. Lazarraga Sarien bidez, Arabako bost erakunde edo-eta pertsona sarituko dira euren lan ingurunean euskararen normalizazioan eramandako ekimenengatik. Sari-banaketara etortzeko izena eman behar da aurretik, hemen:
https://baieuskarari.eus/eu/bloga/2022/11/07/lazarraga-sariak-banatuko-ditugu-azaroaren-24an