Asteartea, maiatzak 10

18:00

[IRAKURKETA ERRAZA] 'Ipuin harrigarriak'

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | LANTEGIA

Sei saio ezberdinetan liburu bat irakurri eta aztertzea litzateke tailerra. Dinamizatzaile baten laguntzarekin astero taldeak liburuaren atal bat hausnartuko du. Irakurketa Erraza Tailerra ez da literatura solasaldi arrunta. Euskaraz irakurtzen gozatzea da helburua, eta irakurtzen den hori euskaraz komentatzeko eremua sortzea. Modu naturalean euskara hizkuntzan eta erabileran aurrera egitea baimentzen du. Informazio gehiago: https://geuelkartea.eus

[IRAKURKETA ERRAZA] 'Ipuin harrigarriak' Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Sei saio ezberdinetan liburu bat irakurri eta aztertzea litzateke tailerra. Dinamizatzaile baten laguntzarekin astero taldeak liburuaren atal bat hausnartuko du. Irakurketa Erraza Tailerra ez da literatura solasaldi arrunta. Euskaraz irakurtzen gozatzea da helburua, eta irakurtzen den hori euskaraz komentatzeko eremua sortzea. Modu naturalean euskara hizkuntzan eta erabileran aurrera egitea baimentzen du.

Informazio gehiago: https://geuelkartea.eus

18:30

'Amatasun bolloak'

Emakumeen Etxea - Etxanobe jauregia, Gasteiz | HITZALDIA

Gurasogintza lesbofeministak familia heteropatriarkalaren oinarriak arrakalatzen ditu. Hala, erreferente gutxirekin eta hausnarketa nahiz desio sakonekin murgiltzen gara amatasunean. Horregatik, ekarpen berezia egin diezaiokegu feminismoan amatasunari buruz pil-pilean dagoen eztabaidari. Hizlaria: June Fernandez Casete, kazetari feminista eta guraso bolloa. Dinamizatzailea: Lorena Rejo Lorente, militante bollofeminista eta Hala Bedi irratiko 'Edo ez da izango' irratsaioko kolaboratzailea.

'Amatasun bolloak' Emakumeen Etxea - Etxanobe jauregia

Gurasogintza lesbofeministak familia heteropatriarkalaren oinarriak arrakalatzen ditu. Hala, erreferente gutxirekin eta hausnarketa nahiz desio sakonekin murgiltzen gara amatasunean. Horregatik, ekarpen berezia egin diezaiokegu feminismoan amatasunari buruz pil-pilean dagoen eztabaidari. Hizlaria: June Fernandez Casete, kazetari feminista eta guraso bolloa. Dinamizatzailea: Lorena Rejo Lorente, militante bollofeminista eta Hala Bedi irratiko 'Edo ez da izango' irratsaioko kolaboratzailea.

20:30

Feline

Parral taberna, Gasteiz | KONTZERTUA

2019 amaieran, Bilboko ganbara baten grabaturiko Iñaki Bainiren maketa elektronikoak, punk eta dark popez blaitzen dira Ainhoa eta Rubenek entzun ostean. Hilabete batzuen buruan, munduak buelta eman zuen garai horretan, ordenagailu bidezko kolpeak baterian bihurtzen dira Enekoren sarrerarekin. Momentu horrek lotzen du FELINEren sorrera. Beraien lehen 10 abestiak bildu dituzte Martin Guevarak (Capsula) gidaturik Silver Recording estudioan. Lur azpian arnasa hartzeko saiakera bat baino ez da entzungo duzun hau. 

Feline Parral taberna

20:00

'Sastraka'

Ur Biltegia, Gasteiz | ERAKUSKETA

Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezberdinetatik datozen beste hiru artisten artean burututako erakusketa da. Jose Ignacio Agorretak 25 olio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu ditu eta Imanol Rayok 36 argazki egin ditu. Lan intimistak, soilak, atenporalak osatu izan dituzte eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horiek denak barnebiltzen ditu. Informazio gehiago: https://oihaneder.eus

'Sastraka' Ur Biltegia

Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezberdinetatik datozen beste hiru artisten artean burututako erakusketa da. Jose Ignacio Agorretak 25 olio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu ditu eta Imanol Rayok 36 argazki egin ditu. Lan intimistak, soilak, atenporalak osatu izan dituzte eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horiek denak barnebiltzen ditu.

Informazio gehiago: https://oihaneder.eus

09:30
10:15

'Leihoak', Paraiso antzerkia

Beñat Etxepare antzokia, Gasteiz | ANTZERKIA

Haizeak txistu egiten du eta hotz handia egiten du. Albisteek hotz eta elur olatu handi bati buruz hitz egiten dute. Etxetik ez irtetea gomendatzen da. Emakumea aspertuta eta atsekabetuta dago, leihotik begi- ra geratzen da eta leihoaren lurrunaren gainean marrazten hasten da. Gauaren itzalen artean dantzari baten silueta agertzen da, leihoaren isla itsas kosmos bihurtzen duena, ilargiaren argitan dantzan ari diren bere beso loretsuekin. Emakumea ez dago bakarrik gauean, bere iruditeriak laguntzen dio. Adina: 2 eta 5 urte bitartean.

'Leihoak', Paraiso antzerkia Beñat Etxepare antzokia

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»