2019 amaieran, Bilboko ganbara baten grabaturiko Iñaki Bainiren maketa elektronikoak, punk eta dark popez blaitzen dira Ainhoa eta Rubenek entzun ostean. Hilabete batzuen buruan, munduak buelta eman zuen garai horretan, ordenagailu bidezko kolpeak baterian bihurtzen dira Enekoren sarrerarekin. Momentu horrek lotzen du FELINEren sorrera. Beraien lehen 10 abestiak bildu dituzte Martin Guevarak (Capsula) gidaturik Silver Recording estudioan. Lur azpian arnasa hartzeko saiakera bat baino ez da entzungo duzun hau.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.