Nahiz eta ez den herritik pasatuko, Korrikarekin bat egin eta ekintza ugari izango dira: 11:00 – Herria kantuz. Eskolako umeak eta Alaiak abesbatzak herria alaituko du eta toki desberdinetan kantatuko dute. 14:30 – Korrika Txikia: Aramaixo herri eskolak antolatuta herriko kaleak zeharkatuko dituzte. 14:50 – Korrika. Aramaiok erosi dituen bi kilometroak korrika egiteko aukera. 261 eta 262 dira aipatutako kilometroak. Animatzen zaretenontzat, 14:30ak aldera elkartuko gara Gure Ametsa jatetxeko aparkalekuan. 17:00 – Magia ikuskizuna. Potx magoarekin. Kultura etxean. 19:00 – Erromeria. MAT2tan taldearekin. Plazan egingo da, arkupetan.
11:30ean, Korrika Txikia, Dulantziko eskolan; 18:30ean, Dantza plaza Haize Dulantzi dantza elkartea taldearekin; 20:00etan, Elektrotxaranga, Alde Zaharrean; 22:00etan Korrika Dulantzin. ADI: Denboralea dela eta, Korrika Txikia eta Dantza Plaza bertan behera.
Haurrentzako jolasak, musika zuzenean, pintxoak...
Arratsalde osoko egitaraua hirian zehar.
22. KORRIKA abiatu da! Añanako Kuadrillan ere ospatu nahi dugu. Iruña Oka, Erriberagoitia eta Kuartangon ibiliko da hurrengo astean KORRIKA. Bitartean.... Ribabellosan, 17:00etan kalejira eta 18:00etan, 'Animalia-klip' tailerra, eta Korrika Diskotxikia.
Sukaldaritza tailer hauetan zenbait teknika zein modalitate praktikan jarriko dira. Profesional gazte baten eskutik, sukaldaritzan gustuko duten gazteen interesak asetzea da jardueraren helburua, otsailetik maiatza bitartean gauzatu diren tailerren bitartez. Sukaldaritza tailerren bigarren saio honetan janari amerikarraren plater nagusiak aztertuko dira, besteak beste, fast food-eko elementu ezagunenak edo amerikar oilasko hegatsetako uztarketa bereizgarrienak. Izen-emateak: https://labur.eus/OnVI0
Mugi boogie disko festa, The Sakamantekas taldearen kontzertua, pintxo jana eta erromeria (Gaztetxean).
'Bost teilatu' bost film laburrez osatutako film korala da. Geuretik Sortuak proiektutik abiatuta, bost zinemagile esleitu zaizkie euskal udalerri desberdinei, beren iruditerian oinarritutako film labur bat egiteko. Umore absurdua, salaketa soziala, euskara, fantasia eta emozio pertsonalak nahasten dira Adabaki Ekoizpenak-ek ekoitzitako lan honetan, Leire Ega ak Galdakaon, Kamikaz kolektiboak Tafallan, Josu Martinezek Baigorrin, Eñaut Castagnetek Beran eta Lesakan eta Raul Barrerasek Hernanin sortutako ideiekin.
Arabako Bertsolari Txapelketa. 1. final zortzirena. Bertsolariak: Paula Amilburu, Unai Anda, Xabier Antia, Eukene De los Aires, Aitor Najera, Iñaki Viñaspre. Gai-emaileak: Nieves Del Alamo Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
20:00etan afarimerienda eta Ertzetik bertso saio musikatua izango dira Narbaizako elkartean, eta 00:30ean, Erdoñanan Korrikari ongi etorria.
40 urte betetzearen krisialdiaren nondik norakoak izango ditu hizpide Txikik Faktorian eskainiko duen bakarrizketan. Adin horretan sortzen diren kontraesan, talka eta dilemak jorratuko ditu, umoretik betiere.
Huntza taldea bere hirugarren lan luzearekin datorkigu: 'Ezin ezer espero'. Hiru urtez kontzertuz kontzertu ibili ondoren, erregistro intimoago batzuk arakatuz sortu da album berri hau.
Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.
| Maiatza | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |