Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklorako Ikuskizuna. Ikuskizuna Zirkozaurrek sortua da, Bilboko Zorrozaurre auzoan lekutzen den zirkuko arteen topagunea. Zirku dira % 100ean eta hura sortu, praktikatu, irakatsi eta hedatzeko pasioa dute. Paraiso Teatroaren programazioaren barruan.
Aurten ere Laburbira zirkuitoak geldialdia izango du Gasteizko Oihanederren. GEU elkartearekin eta hiriko euskaltegiekin elkarlanean. 9 film labur eskainiko ditu 2022ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, bere XIX edizioan. Askotariko lanez osaturiko bilduma aparta, edukiz zein estiloz, gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu.
Irakurketa erraza tailerrak 6 saioetan zehar liburu bat irakurtzearen bidaia egingo du bertaratzen direnekin. Sei saio hauetan zatika eta bidelagun batekin irakurriko dugu 'Zeru Beraren Azpian', Nuria Marti Cosnsants idazlearena. Tailerra doakoa da eta bi astero gertatuko da urtarrilaren 11tik hasita eta martxoaren 22an amaituta. GEU elkarteak antolatuta.
Marmoka 2014 urtean sortu genuen Bidasoaldeko rock pop punk taldea gara. Euskaraz transmititzen ditugu gure mezuak musikaz baliatuz, gai oso desberdinak baina egunerokotasunean oinarritzen direnak jorratuz.Rocka, zuzena, gardena, eta marmoken eran, ozeano eta itsaso zabalean nahieran azaltzen gera.Eta gurekin kontu, astiro goaz, ez ikutu, bestela zazt, gero damutu!
Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.