Larunbata, urriak 16

12:15

Gasteiz hiri berdea

Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Ba al dakizu zergatik esaten dugun jasangarritasuna gure hiriko DNAren parte dela? Ba al zenekien Gasteizen bizi den edonorentzat, gehienez, berdegune batera oinez iristeko 2,5 minutuko distantzia dagoela? Eta kontatu al dizute inoiz hiriak 115.000 zuhaitz baino gehiago dituela kale eta parkeetan eta 250.000 baino gehiago Eraztun Berdean? Bisita gidatu honetan jasangarritasunak bere zentzu guztietan zer esan nahi duen erakutsiko dizugu. Informazio gehiago:  Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 turismo@vitoria-gasteiz.org

Gasteiz hiri berdea Turismo bulegoa, Plaza Berria

Ba al dakizu zergatik esaten dugun jasangarritasuna gure hiriko DNAren parte dela? Ba al zenekien Gasteizen bizi den edonorentzat, gehienez, berdegune batera oinez iristeko 2,5 minutuko distantzia dagoela? Eta kontatu al dizute inoiz hiriak 115.000 zuhaitz baino gehiago dituela kale eta parkeetan eta 250.000 baino gehiago Eraztun Berdean? Bisita gidatu honetan jasangarritasunak bere zentzu guztietan zer esan nahi duen erakutsiko dizugu.

Informazio gehiago: 

17:30

Bertso eskola

Kultura Etxea, Gorbeialdea Zigoitia | AURKEZPENA

Arabako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, martxan dago Zigoitiko Bertso Eskola. Bertsolaritzaren oinarriak ikasteko eta ederki pasatzeko aukera paregabea!

Bertso eskola Kultura Etxea

Arabako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, martxan dago Zigoitiko Bertso Eskola. Bertsolaritzaren oinarriak ikasteko eta ederki pasatzeko aukera paregabea!

17:30

Etxola ibiltariak

Gereñu, Lautada Iruraiz-Gauna | LANTEGIA

Etxola ibiltariak Gereñu

18:30

'Meri, Mari eta Lari', Eidabe

El Roble Verde kanpina (Nuvilla), Añana Erriberagoitia | ANTZERKIA

Ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du.

'Meri, Mari eta Lari', Eidabe El Roble Verde kanpina (Nuvilla)

Ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du.

19:00

'80 amandre', Dorleta Kortazar

Arespalditzako udal aretoa, Aiaraldea Aiara | IPUIN KONTALARIA

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira. Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribiarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak… Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

'80 amandre', Dorleta Kortazar Arespalditzako udal aretoa

Altxa kopla hori!

Herriko plaza, Gorbeialdea Legutio | BERTSO SAIOA

Kopla doinutan eta musikarien laguntzarekin kantaturiko bertso saio musikatuak dira.Kopla, bertso erdi bat baino gehiago izanik, bertsotan egiteko neurri herrikoia da. Musikaz lagunduta eta lagun arteko giroan gozatzeko aukera ematen duena. Bertsolariak: Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta, Manu Bendala, Xabier Rico Protagonistak: Nahiara Eizagirre, Aintzira Gorosabel Gai-jartzaileak: Uxue Diaz De Cerio  

Altxa kopla hori! Herriko plaza

Kopla doinutan eta musikarien laguntzarekin kantaturiko bertso saio musikatuak dira.
Kopla, bertso erdi bat baino gehiago izanik, bertsotan egiteko neurri herrikoia da. Musikaz lagunduta eta lagun arteko giroan gozatzeko aukera ematen duena.

20:00

[EMAKUME SORTZAILEAK PLAZARA] Haizeatxo eta Ningra

Garaion Sorgingunea, Barrundia | KONTZERTUA

Garaion Sorginguneak antolatu duen Emakume sortzaileak plazara! ekimenaren barruan, rap kontzertua.

[EMAKUME SORTZAILEAK PLAZARA] Haizeatxo eta Ningra Garaion Sorgingunea

Garaion Sorginguneak antolatu duen Emakume sortzaileak plazara! ekimenaren barruan, rap kontzertua.

09:55

Beldur barik sinopsi lehiaketa

Online, Araba | LEHIAKETA

Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an. Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an. Informazio gehiagorako klikatu hemen.

Beldur barik sinopsi lehiaketa Online

Beldur barik jarrera erakusen duen sinopsi lehiaketa. Urriaren 27arte egongo da zabalik parte hartzeko epea. Irabazleen izenak Beldur Barik-en sare sozialetatik iragarriko dira urriaren 29an.

Sari banaketa Aguraingo Harresi Aretoan izango da azaroaren 26an.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

06:00

Euskara ludikoa haurrentzat

Trebiñu | LANTEGIA

Urriaren 26tik abenduaren 21era bitartean, Euskara ludikoa haurrentzat izeneko programa eskaini nahi du Udalak. Euskara modu entretenigarrian ikasteko proposamena da honako hau. Bi adin-talderi zuzenduta egongo dira saioak: 6-9 urte arteko haurrak eta 10-12 urte artekoak. Astearteetan izango dira, gizarte-etxeko areto nagusian, honako ordutegi hauetan: 17:30etik 18:30era 6-9 urteko umeak eta 18:30etik 19:30era 10-12 urtekoak. Izena emateko epea urriaren 19ra arte izango da. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, idatzi euskeratrebino@gmail.com helbide elektronikora edo deitu 945360018 telefonora.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»