2021/10/08 - 2021/10/19 06:00

LANTEGIA

Euskara ludikoa haurrentzat

Euskara ludikoa haurrentzat
Trebiñu

Urriaren 26tik abenduaren 21era bitartean, Euskara ludikoa haurrentzat izeneko programa eskaini nahi du Udalak. Euskara modu entretenigarrian ikasteko proposamena da honako hau. Bi adin-talderi zuzenduta egongo dira saioak: 6-9 urte arteko haurrak eta 10-12 urte artekoak. Astearteetan izango dira, gizarte-etxeko areto nagusian, honako ordutegi hauetan: 17:30etik 18:30era 6-9 urteko umeak eta 18:30etik 19:30era 10-12 urtekoak. Izena emateko epea urriaren 19ra arte izango da. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, idatzi euskeratrebino@gmail.com helbide elektronikora edo deitu 945360018 telefonora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide