Elkarrekin (des)-ikasten proposamen-egitasmo berri bat da. Aramaion sortzen dena, herritar guztiei zuzenduta. Bere baitan antolatu dira ekintza desberdinak. Hitzaldietan parte hartzeko aurretik izena eman behar da, mezu bat bidalita: berdintasuna@gorbeialdea.eus
Asteklimaren barruan. Emanaldian biotopo bat zelan sortzen den ikusiko da, eta ingurumena zaintzearen garrantzia, birziklapenaren balioa eta klima-aldaketaren aurkako borroka ezagutuko dira, Irango, Afrikako eta itsasoko kostaldeko istorioen bitartez. Sarrerak doakoak izango dira leku guztiak bete arte.
Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasunkonpromisorik, izan zoriontsu, bilatu berriena… Horrela, 19 mandamentuko zerrenda osatu arte.
Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela? Gazteon irakurzaletasuna xede duen irakurle klub txiki honen helburu nagusia XXI.mendeko idazle euskaldunen proposamen literarioen inguruko eztabaida gune bat sortzea da. Norbanakoen esperientzia pertsonalak abiapuntzutzat hartuta, hilabetean behin proposatzen dugun kultur ekintza dugu helburu. Saio honetan Lucia Baskaranek idatzitako Gorputz madarikatuak landuko dugu. Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek? Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.Izen-emateak: vitoria-gasteiz.org/gauekoak