Badaiako Santa Katalina Lorategi Botanikoak antolatu duen Festipuin jaialdiaren barruan Aitor Vinagret ipuin-kontalariak 'Otsoaren mokaduak' ipuin-saioa eskainiko du.
Badaiako Santa Katalina Lorategi Botanikoak antolatu duen Festipuin jaialdiaren barruan Ane Gebara ipuin-kontalariak 'Inguruko egi eta gezurrak' ipuin-saioa eskainiko du.
LeBron James saskibaloiko superizarrak Looney Tunes taldearen taldearekin bat egingo du Goon Squad garaitzeko eta bere semea salbatzeko.
Goiuri jauregia erdigune historikoan dago, Aihotz plazan, San Migel elizaren ondoan. 1539. urte aldera eraiki zuten, Martin de Salinasen, Karlos I.a enperadorearen mandatariaren, aginduz. Jauregi errenazentista da eta bere egituran oraindik hiriko harresi zaharraren aztarnak geratzen dira. Gaur egun, biltzar-egoitza da. Prezioa: 2 € pertsonako. Bisita ez da haurrentzat gomendatzen. Bisita gidatuak egiteko, COVID protokolo bat dago, bertaratutako guztiek jarraitu beharrekoa.
Errenazimenduko jauregi honen atariak harritu egingo zaitu bere edertasun barearekin. XVI. mendetik hirira etortzen ziren erregeei ostatu emateko erabili zen. XIX. mendean, Montehermosoko Markesaren eta José Bonaparteren arteko amodioen eszenatoki izan zen. Gaur egun hiriko punta puntako kulturgunea hartzen du.
Amaia Aldai eta Gentzane Aldai Olatz Arrizabalaga eta Nagor Agirreren kontra.
Euskal mitologia (Mari, Galtzagorriak, Mateo Txistu, Gaueko,...) eta ume baten abenturak. Oso gurea. Betiko txotxongiloak: eskularruko panpinak, argi beltz efektuak, maroteak,... Oso lan artistikoa.
Iruraitz-Gaunan Euskaraz blai programaren barruan.
Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira . Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira. 4 urtetik aurrera. Oharra: Gurasoek eta aiton amonek ere primeran pasako duzue!!!
Bapatean zirko konpainiak haurrentzako ikuskizun honetan zirkua eta antzekia nahsten ditu modurik goxoenean. Pon-en urtebetzea da eta Pa-k sorpresa ugari prestatu dizkio. Susto, korrikaldi, opari eta bizkotxo artean gure bi lagunek malabare akrobazia eta xaboi ponpen mundura eramango gaituzte. Eusko Labeldun gereziak, alergia sendaezinak eta erremedio magikoak. Dena da posible, zirkua eta antzerkia nahasten dituen ikuskizun honetan.
Zirku-ikuskizun bat bizitzako erabakiei eta joanekoa baino ez den bidaia batean aukeratu behar dituzun bideei buruz. Sinopsia: Nora zoazen dakizunean… argi daukazu zuk aukeratutako bidetik zoazela? Ala eraman zaitzaten uzten duzu? Gure erabakietatik, zenbat dira guk geuk hartutakoak eta zenbat dira errutinak eragindakoak?
Ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.
"Dagoeneko 20 urtetik gora igaro dira Pedrin Divina Pedrea bilakatuta agertu zenetik, bere auzokide guztien aurrean. Dena perfektua zatekeen, edo ia, bere aita Pedro, betiko sindikalista sutsua, bertan agertu izan ez balitz" 'Bidearen amaieran', kaleko komedia emozionala da; publiko guztientzat eta umorez, endreduz eta sentimenduz betea.
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.