Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira . Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira. 4 urtetik aurrera. Oharra: Gurasoek eta aiton amonek ere primeran pasako duzue!!!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.