Urri osoan zehar, 17 jarduera izango dira Arabako 10 herritan: bisita gidatuak, natura ibilbideak, hitzaldiak eta zine arkeologikoaren emanaldiak egongo dira, besteak beste. Hizlariez gain, Arabako Arkeologia Institutua, EHU, Vital Fundazioa, Erromanikoaren Lagunen Elkartea eta hainbat museo eta udal aritu dira lankidetzan. Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina horietako batzuetan ezinbestekoa da izena ematea. Eta, jakina, espazioen segurtasuna bermatuko da: edukiera mugatua eta maskararen nahitaezko erabilera nahitaez maskaratxoa eraman beharko da.
Inprobisazio feminista saioa antolatu dute Garaion Sorgingunean hil honen 25ean. Sarrerak: 10€ Plaza mugatuak direnez garaionsorgingunea@gmail.com helbidean zein 686 21 77 01 telefonoan wathsapp bidez egin daiteke erreserba.
Lautadako Berbalagunak urtarrileko egitaraua prestatu du. Lautadako herri desberdinetan antolatutako bost hitzordu desberdin izango dira: magia, txangoak, zinema...
Gure Pinocchio naturaren indar bat da, umeak bezalaxe. Egiazko Pinocchio bat da, pragmatikoa eta bihurria, eta, aldi berean, azkarra eta sanoa. Gizartearekin guztiz bat egiteak ez duenez bete-betean aseko, borrokan aritu beharko du bai bere buruarekin bai ikasteko asko duen gizarte batekin. Pinocchio, izan ere, ez da printze baten istorioa; egur zati baten istorioa da, maitagarrien mundua hankaz gora jartzen duen istorioa. Azken finean, fabulen, nobela pikareskoen eta maitagarri ipuinen nahasketa bikaina da. Sarrerak 6€tan salgai.
Miren Amuriza bertsolaria eta Askoa Etxebarrieta 'La pulga' flamenko dantzariaren arteko elkarrizketatik sortutako ikuskizuna. Bertsolaritza eta flamenkoaren arteko fusioan estilo propio baten sorkuntzak utzitako esperimentazio ikuskizuna. Sarrera 3€tan salgai Gasteizko gizarte etxeetan.