Gure Pinocchio naturaren indar bat da, umeak bezalaxe. Egiazko Pinocchio bat da, pragmatikoa eta bihurria, eta, aldi berean, azkarra eta sanoa. Gizartearekin guztiz bat egiteak ez duenez bete-betean aseko, borrokan aritu beharko du bai bere buruarekin bai ikasteko asko duen gizarte batekin.
Pinocchio, izan ere, ez da printze baten istorioa; egur zati baten istorioa da, maitagarrien mundua hankaz gora jartzen duen istorioa. Azken finean, fabulen, nobela pikareskoen eta maitagarri ipuinen nahasketa bikaina da.
Sarrerak 6€tan salgai.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.