Oihanederrek ere badauka uda honetan etxeko txikienei eta beren familiei zuzendutako eskaintza berezia. Dona Dona Katona zikloaren baitan, bi lantegi antolatu ditu iraileko asteazken arratsaldetarako: Irailaren 2an, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra. Irailaren 9an, Bitxigintza eta osagarriak sortzeko tailerra. Makedo Irailaren 2an Makedoren munduan murgiltzeko parada izango dute izena eman dutenek: kartoiak erabilita, torloju eta erreminta ezberdinen bidez, jolasteko lekuak eta irudimenak uzten dien edozer eraikitzeko aukera izango dute. Uztailaren 20tik aurrera irekiko dira gonbidapenak eskuratzeko aukerak. Interesa daukaten ume eta familiek bi lantegietako batean bakarrik eskura ditzakete gonbidapenak. Bigarrenean gonbidapenak lortu nahi izanez gero, itxaron zerrendan geratuko dira interesdunak; leku librerik egongo balitz, kontuan hartuko da bere izen-ematea. INFORMAZIO GEHIAGO Gonbidapenak eskuratzeko honako aukerak daude erabiltzaileen eskura: Bibe plataforman. oihaneder@oihaneder.eus helbide elektronikora idatzi. Telefonoz eskatuta: 615 986 832, 10:00etatik 12:00etara.
Balio Magikoak Oliver magoa eta Eva Laordenen ikuskizuna da; antzerkia, umorea eta magia nahasten dituzte. Proposamen parte hartzailea eta dibertigarria da, eta, gainera, beste pertsona batzuekiko zein ingurumenarekiko elkartasuna eta errespetua sustatu nahi ditu, besteak beste. Sarrera doan, edukiera bete arte. Auzoarentzat zabalik Jarduera hau Auzoarentzat Zabalik programaren barruan dago. Gasteizko Hezkuntza Zerbitzuak zenbait eskola-patio irekitzea sustatzen du, jolaserako, jarduera librerako eta haurren zein familien erabilera autonomorako, hiriak eskaintzen dituen jolas-aukerak aberasteko. Programa osatzeko, 2020ko udan, hainbat jarduera ludiko-kultural egingo dira gune horietan bertan. INFORMAZIO GEHIAGO
Sun Magoak Bat, 2, hiru... Magia! saioa eskeiniko du. Gonbidapena beharrezkoa da eta on-line zein telefonoz lor daiteke 945-161618 telefonora deituz (9:00tatik 15:00tara bitartean). Gonbidapenak