Asteazkena, abenduak 4

17:30

[ZINEMA] 'Zikoinak'

Gizarte etxe berdea (Rivabellosa), Añana Erriberabeitia | ZINEMA

Sinopsia: Haurrak banatzeaz arduratzen den konpainiako langile onena da Junior zikoina. Postuz igotzekotan dela, Umeak Egiteko Makinak ume zoragarri bat egingo du, eta Junior eta Tulip arduratu beharko dira haurra lehenbailehen eta inor ohartu gabe familia bati eramateaz. Izan ere, haurren ordez, internetez erositako produktuak paketetxoetan banatzeaz arduratzen dira orain zikoinak.

[ZINEMA] 'Zikoinak' Gizarte etxe berdea (Rivabellosa)

Sinopsia: Haurrak banatzeaz arduratzen den konpainiako langile onena da Junior zikoina. Postuz igotzekotan dela, Umeak Egiteko Makinak ume zoragarri bat egingo du, eta Junior eta Tulip arduratu beharko dira haurra lehenbailehen eta inor ohartu gabe familia bati eramateaz. Izan ere, haurren ordez, internetez erositako produktuak paketetxoetan banatzeaz arduratzen dira orain zikoinak.

18:00

[TAILERRA] Gabonetako apaingarriak

Zabalgana eskolako liburutegia, Gasteiz | TAILERRA

Eskulanak egiteko tailerra. Sarrera doan, baina aurretik izena eman behar da: zabalganaet@gmail.com

[TAILERRA] Gabonetako apaingarriak Zabalgana eskolako liburutegia

Eskulanak egiteko tailerra. Sarrera doan, baina aurretik izena eman behar da: zabalganaet@gmail.com

19:00

[BAKARRIZKETA] 'Bakean dagoena bakean utzi'

Zabalarte, Lautada Agurain | BAKARRIZKETA

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskara eta generoa umore-gai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia izango dituzte hizpide, besteak beste, ordubete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez, bazterrak zirikatuko dituzte.

[BAKARRIZKETA] 'Bakean dagoena bakean utzi' Zabalarte

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskara eta generoa umore-gai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia izango dituzte hizpide, besteak beste, ordubete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez, bazterrak zirikatuko dituzte.

19:00

[MAHAI-INGURUA] 'Hizkuntzaren des-gaitasuna. Des-gaitasunaren hizkuntza'

Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz | MAHAI-INGURUA

"Euskararen egoera soziolinguistikoa nabarmen aldatu da Gasteizen azken 10 urteetan, baina oraindik gaur egun ere egoera minorizatuan dago. Horrenbestez, euskara ikasi eta/edo euskaraz bizi nahi duten pertsonek bazterkeria-egoerei egin behar izaten diete aurre, eta soberako ahaleginak egin behar izaten dituzte nahi dutena lortzeko. Halaber, desgaitasun egoeran dauden pertsonek ere egoera baztertzaile ugari gainditu behar izaten dituzte, errealitate minorizatuan daudelako, eta gure gizartean berdintasun egoera bizi ahal izateko herritar gehienek baino ahalegin handiagoa egin behar izaten dute. Bi errealitate horien bidegurutzean sortzen den intersekzionalitatea izango da proposatutako mahai-inguruaren muina. Hizkuntza bati buruz edo desgaitasun egoera baten inguruan aritzerakoan, gakoek testuingurua funtzionala izan arazi dezakete edo ez, jende askoren bizi-kalitatea horren mende egongo delarik".   Partaideak: Arabako Gorrak elkartea, Talur elkartea, Begisare elkartea eta Eginaren Eginez elkartea Moderatzailea: Arantza Basagoiti. Etika eta lan komunitarioan aritu eta aditua, eta bizikidetza eta aniztasuna sustatzeko hainbat elkartetako eragilea. Informazio gehiago: Gasteizko Udala - Mahai-ingurua: Hizkuntzaren des-gaitasuna. Des-gaitasunaren hizkuntza  

[MAHAI-INGURUA] 'Hizkuntzaren des-gaitasuna. Des-gaitasunaren hizkuntza' Europa Biltzar Jauregia

"Euskararen egoera soziolinguistikoa nabarmen aldatu da Gasteizen azken 10 urteetan, baina oraindik gaur egun ere egoera minorizatuan dago. Horrenbestez, euskara ikasi eta/edo euskaraz bizi nahi duten pertsonek bazterkeria-egoerei egin behar izaten diete aurre, eta soberako ahaleginak egin behar izaten dituzte nahi dutena lortzeko.

Halaber, desgaitasun egoeran dauden pertsonek ere egoera baztertzaile ugari gainditu behar izaten dituzte, errealitate minorizatuan daudelako, eta gure gizartean berdintasun egoera bizi ahal izateko herritar gehienek baino ahalegin handiagoa egin behar izaten dute.

Bi errealitate horien bidegurutzean sortzen den intersekzionalitatea izango da proposatutako mahai-inguruaren muina. Hizkuntza bati buruz edo desgaitasun egoera baten inguruan aritzerakoan, gakoek testuingurua funtzionala izan arazi dezakete edo ez, jende askoren bizi-kalitatea horren mende egongo delarik".

Partaideak: Arabako Gorrak elkartea, Talur elkartea, Begisare elkartea eta Eginaren Eginez elkartea

Moderatzailea: Arantza Basagoiti. Etika eta lan komunitarioan aritu eta aditua, eta bizikidetza eta aniztasuna sustatzeko hainbat elkartetako eragilea.

Informazio gehiago: Gasteizko Udala - Mahai-ingurua: Hizkuntzaren des-gaitasuna. Des-gaitasunaren hizkuntza

19:00

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Ma Vie de Courgette'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak aukeratu ditu lehenengo hiru pelikulak eta hirugarrenaren proiekzioaren egunean hurbilduko da Oihanederrera bere aukeraketa aurkeztera.

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Ma Vie de Courgette' Oihaneder Euskararen Etxea

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa.

Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak aukeratu ditu lehenengo hiru pelikulak eta hirugarrenaren proiekzioaren egunean hurbilduko da Oihanederrera bere aukeraketa aurkeztera.

20:30

[ANTZERKIA] 'Roman eta Julieta'

Principal antzokia, Gasteiz | ANTZERKIA

Borobil teatroaren eskutik. Prezioa: 15 euro. Sinopsia: Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 70 urteko adineko bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Roman beti ukatu izan den seme-alabak ez diren inork zaindua izatera. Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu. Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da, baina diru-goseak, harrotasunak, intrantsigentziak eta aurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete.

[ANTZERKIA] 'Roman eta Julieta' Principal antzokia

Borobil teatroaren eskutik. Prezioa: 15 euro.

Sinopsia: Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 70 urteko adineko bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Roman beti ukatu izan den seme-alabak ez diren inork zaindua izatera.

Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu. Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da, baina diru-goseak, harrotasunak, intrantsigentziak eta aurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete.

[PROPOSAMENA] Batera deialdia

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | GASTRONOMIA

Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi.  Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).

[PROPOSAMENA] Batera deialdia Oihaneder Euskararen Etxea

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»