2019/12/04 19:00

MAHAI-INGURUA

[MAHAI-INGURUA] 'Hizkuntzaren des-gaitasuna. Des-gaitasunaren hizkuntza'

[MAHAI-INGURUA] 'Hizkuntzaren des-gaitasuna. Des-gaitasunaren hizkuntza'
Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz

"Euskararen egoera soziolinguistikoa nabarmen aldatu da Gasteizen azken 10 urteetan, baina oraindik gaur egun ere egoera minorizatuan dago. Horrenbestez, euskara ikasi eta/edo euskaraz bizi nahi duten pertsonek bazterkeria-egoerei egin behar izaten diete aurre, eta soberako ahaleginak egin behar izaten dituzte nahi dutena lortzeko.

Halaber, desgaitasun egoeran dauden pertsonek ere egoera baztertzaile ugari gainditu behar izaten dituzte, errealitate minorizatuan daudelako, eta gure gizartean berdintasun egoera bizi ahal izateko herritar gehienek baino ahalegin handiagoa egin behar izaten dute.

Bi errealitate horien bidegurutzean sortzen den intersekzionalitatea izango da proposatutako mahai-inguruaren muina. Hizkuntza bati buruz edo desgaitasun egoera baten inguruan aritzerakoan, gakoek testuingurua funtzionala izan arazi dezakete edo ez, jende askoren bizi-kalitatea horren mende egongo delarik".

 

Partaideak: Arabako Gorrak elkartea, Talur elkartea, Begisare elkartea eta Eginaren Eginez elkartea

Moderatzailea: Arantza Basagoiti. Etika eta lan komunitarioan aritu eta aditua, eta bizikidetza eta aniztasuna sustatzeko hainbat elkartetako eragilea.

Informazio gehiago: Gasteizko Udala - Mahai-ingurua: Hizkuntzaren des-gaitasuna. Des-gaitasunaren hizkuntza

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide