Autodefentsa feminista lantzeko egitarauaren barruan.
UPV-EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen irakaslea den Gorka Iturriagak eskainiko du hitzaldia. Aztertuko den gaia sasoia eta indarraren garrantzia izango da, nolabait bizitza osorako inbertsio kontsideratuz.
Autodefentsa feminista lantzeko egitarauaren barruan. Bertsotan salda digeritzen. Bertsolariak: Maddi Aiestaran, Haizea Arana eta Maite Sarasola.
Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuen zikloaren barruan, kontzertua eskainiko du Don Inorrez. Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat iragarri zuen 2016ko abenduan. Taldeko kantaria bakarlari gisa ari da ordutik hona. Don Inorrez hortaz, Imanol Ubedaren alter ego bat da. Ezizen artistiko bat. 2019ko udazkenean lan berri bat plazaratuko dute: Dardara hura izeneko binilozko singlea. Lan hau ere Paco Loco ekoizlearekin batera ondu dute baina beste estilo bat nagusi da kantu berri hauetan. New americana-tik hurbilago daude. Pello Lizarralde idazlearen letrak daude kantu berrien oinarrian. Azala José Ignacio Agorreta margolariak egin du. Lau izango dira oholtzara igoko diren musikariak: Imanol Ubedarekin batera, Karlos Arancegui baterijolea, Fernando Neira baxujolea eta Ruben Caballero gitarrajolea.
Bertxoko Sariketa. Finala. Gai-jartzaileak: Paula Amilburu eta Beñat Burgi "Bonbila".
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.
Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).