2019/11/21 19:30

KONTZERTUA

[KONTZERTUA] Don Inorrez

[KONTZERTUA] Don Inorrez
Falerina Taberna, Gasteiz

Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuen zikloaren barruan, kontzertua eskainiko du Don Inorrez.

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat iragarri zuen 2016ko abenduan. Taldeko kantaria bakarlari gisa ari da ordutik hona. Don Inorrez hortaz, Imanol Ubedaren alter ego bat da. Ezizen artistiko bat.

2019ko udazkenean lan berri bat plazaratuko dute: Dardara hura izeneko binilozko singlea. Lan hau ere Paco Loco ekoizlearekin batera ondu dute baina beste estilo bat nagusi da kantu berri hauetan. New americana-tik hurbilago daude. Pello Lizarralde idazlearen letrak daude kantu berrien oinarrian. Azala José Ignacio Agorreta margolariak egin du.

Lau izango dira oholtzara igoko diren musikariak: Imanol Ubedarekin batera, Karlos Arancegui baterijolea, Fernando Neira baxujolea eta Ruben Caballero gitarrajolea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide