Mendi irteera antolatu dute Endikara, hiru abiapuntutik: Abornikano (Urkabustaiz), Aperregi (Zuia) eta Anda (Kuartango).
Ur lagin bat hartu eta lupaz analizatuta, laborategiko ikertzaile bihurtuko gara, eta Salburuko hezegunean bizi diren organismoak eta formak behatu ahalko ditugu. 5-10 urte bitartekoentzat. Izen-ematea: Gasteizko Udala
Koadro bakoitzak ipuina du, eta Diaz Olanoren margolanaren bidez entzuteko aukera izango da. 4 urtetik gorakoentzat.
Aramaioko azokaren harira, Lagun Artean taldeko dantzariek hainbat dantza erakutsiko dituzte.
Patata Tropikalaren eskutik, Amona Joxeparen historiak antzezlana. Jarraian, askaria bertaratutako guztientzat. Kirikino taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
Sorgin Gauak egitarauaren barruan, Lekittoko deabruak konpainiaren ikuskizuna.
Sharon Stoner talde oñatiarrak bere laugarren lan luzea, Erraietatik kaleratu du. Iñigo Ibarrondok (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketak (kitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria), Garate eta Irusoin estudioetan 2018 amaieran Iñaki Zubia teknikariarekin grabatua. Nahasketak Iñigo Ibarrondok burutu zituen. Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak kaleratu zutenetik 7 urte pasa diren arren, taldeari ez zaio indarrik falta, orain arteko lan pisutsu eta aldi berean melodikoena dakar esku artean. 2001ean sortua, ia 20 urte hauetan hainbat lehiaketa irabazi (Danbaka 2004, Bilbo hiria 2006 Euskal talde onena) eta hainbat talde garrantzitsurekin eszenatokia partekatu ondoren (AzkenaRock 2006, Hermano, Karma to Burn, Berri Txarrak, …) errepidean da berriro Sharon Stoner.
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.