2019/10/26 21:30

KONTZERTUA

[KONTZERTUA] Sharon Stoner

[KONTZERTUA] Sharon Stoner
Hell Dorado, Gasteiz

Sharon Stoner talde oñatiarrak bere laugarren lan luzea, Erraietatik kaleratu du. Iñigo Ibarrondok (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketak (kitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria), Garate eta Irusoin estudioetan 2018 amaieran Iñaki Zubia teknikariarekin grabatua. Nahasketak Iñigo Ibarrondok burutu zituen. Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak kaleratu zutenetik 7 urte pasa diren arren, taldeari ez zaio indarrik falta, orain arteko lan pisutsu eta aldi berean melodikoena dakar esku artean. 2001ean sortua, ia 20 urte hauetan hainbat lehiaketa irabazi (Danbaka 2004, Bilbo hiria 2006 Euskal talde onena) eta hainbat talde garrantzitsurekin eszenatokia partekatu ondoren (AzkenaRock 2006, Hermano, Karma to Burn, Berri Txarrak, …) errepidean da berriro Sharon Stoner.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide