Material naturalak erabiliz eta transformatuz, jostailu ez sexistak sortuko dituzte. 3 urtetik gorako haurrentzat, familiarekin batera.
10:00 Hamarretakoa 10:30 Umeentzako zanpantzar tailerra 11:00 Joaldunen prestaketa plazan, txistulari eta albokariekin 12:00 Kontzentrazioa plazan eta joaldia Kanpezuko kaleetatik 13:15 Joaldunen elkarretaratzea plazan eta Ioar Dantza Taldearen harrera 15:00 Bazkari herrikoia, ondoren, Joxe Mendizabalekin erromeria. 19:00 Txistulari eta albokariekin poteoa. 20:00 Hagoan Taldearekin kontzertua.
Ur lagin bat hartu eta lupaz analizatuta, laborategiko ikertzaile bihurtuko gara, eta Salburuko hezegunean bizi diren organismoak eta formak behatu ahalko ditugu. 5-10 urte bitartekoentzat. Izen-ematea: Gasteizko Udala
Euskal Jaiak. Bertso bazkaria. Bertsolariak: Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso.
Eskulanetako saioa, ume guztiak arkeologo bihur daitezen. Jarraian, askaria bertaratutako guztientzat. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
Dupla eta Mocker’s taldeak arituko dira oholtza gainetik. Dupla bikote aguraindarra “kultura berritzeko asmoz” dator, musika urbanoa ardatz duen proiektu berritzaile batekin. Mocker’s talde durangarrak, berriz, rock alternatibo soinuak ekarriko ditu Gasteizera.
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.