Umeentzako tailer eta jolasak (3-11 urte).
Arte paleolitikoaren inguruko ekintza.
Zine militante eta konprometituarekin erlazionaturiko zinematografiak gatazka zahar eta berrien lekuko dira eta, maiz, kontaketa kolektiboak eraikitzen dituzte. Herria, gizatalde, denbora… bezalako ororen nozioez hitz egiten dute. Alabaina, nola irudikatzen dira ideia abstraktu hauek? Benetan inklusiboak dira? Hitzaldia Arantza Santestebanen eskutik.
Noak ia hiru urte ditu eta berezkoa, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Bere aitona-amonak urrun eta oso lasai bizi dira. Egun apartak izango dira denentzat. Noa haiekin egun batzuk pasatzera joateak irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak. Festikale jaialdiaren egitarauaren barruan. 3 urtetik 9 urtera bitartean. Sarrera doan. Informazio gehiago: Festikale 2019
Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da. Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia. Maider Oleaga eta Oskar Alegriaren eskutik. Zineleku 2019