Zine militante eta konprometituarekin erlazionaturiko zinematografiak gatazka zahar eta berrien lekuko dira eta, maiz, kontaketa kolektiboak eraikitzen dituzte. Herria, gizatalde, denbora… bezalako ororen nozioez hitz egiten dute. Alabaina, nola irudikatzen dira ideia abstraktu hauek? Benetan inklusiboak dira?
Hitzaldia Arantza Santestebanen eskutik.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.