Bidaia baten istorioa da hau. Mikel Urdangarin musikariak, goiz batez, Alain Urrutia margolariarekin skype bidez hitz egiten duenean hasten da. Azken honek margolan bat eskainiko dio Mikeli opari gisa, baina baldintza batez: haren bila etorri behar du Londresera. Bidaia hori aitzakia hartuta, antzinako greziar mitoak eta kontzertu jendetsuak uztartuz, bere lanetik bizitzeko apustua egin duen artista baten eguneroko borroka ezagutuko dugu.
Korrikak ondo daki zer den abesti bat enkargatzea, eta hain zuzen ere, Enkarguz, sormen proposamen bat da. Sormenaren artisautza publiko aurrean garatzeko proposamena. Bertatik bertara. Sormen prozesu baten agerpen konprimitua, azeleratua, ikusgarria, gardena. Xabier Zabalak eta Andoni Egañak, elkarrekin, hamaika abesti sortu dituzte. Hilabeteotako lanketa hau oholtza gainean jorratzeko jauzia egin dute.
'Rio' filmaren proiekzioa. Publiko guztientzat.
laudiOHOLTZAN egitarauaren barruan. Doakoa.
Udal Musika Banda eta Ortzai antzerki taldearen eskutik, familientzako kontzertua.Adin gomendatua : 6-10 urte.Prezioa: 6 euro.