Euskarazko lantegi honetarako aurretik izena eman beharko da: SETEM Ilazki Gainza Giraldok emango du ikastaroa, eta haren xedea da ipuin, film eta telesailetan egoten diren diskurtsoak aztertzea, ulertzeko nola eragiten duten gizartean dauden estereotipoak sortzen, eta nola eraldatu egin daitezkeen, eredu ekitatibo bat sustatzeko moduko pieza batzuk izan daitezen.
Galtzagorri pertsonaia mitologikoen antza hartzeko mozorroak prestatuko dituzte. Jarraian askaria bertaratutako guztientzat. 5 urtetik gorakoentzat. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
Jeiki dantza taldearekin batera.
Gernikako taldeak Azken indioak lan berria aurkeztuko du. Sarrera: 15/18 euro.
Batera deialdia 16-30 urte bitarteko gazte gasteiztarrei zuzenduta dago, eta gazteen proiektu kulturalei bultzada ematea du xede. Urriaren 16tik abenduaren 16ra gazteek proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat argitaratu, ekitaldi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, antzezlan bat sustatu... Informazio gehiago: https://www.itsulapikoa.eus/eu/deialdiak/batera