Abiapuntua: Lizarragako benta. Iraupena: Egun osoa (5 ordu). Arduraduna > Gidor (638171294)
Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko jaira hurbiltzeko autobusak. Santurtzi (Bizkaia). Itzulera: 19:00etan. Bidaia txartelak erosteko: udaletxean, Euskara Arloan, maiatzaren 14tik 24ra, biak barne, bulego ordutegian. 6 euro.
GEUrekin mendira taldeko lagunek Familia irteera antolatu dute, Garaioko Mendixurko parke ornitologikora. Gasteiztik irteera: goizeko 10:00etan, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean). Kontaktua: Dani ( 688651161) geurekinmendira@geuelkartea.eus
Basalarrina elkarteak Udalaren laguntzaz antolatu ditu jaiak. Goizez (12:00-14:00) eta arratsaldez (15:00-16:00), erromeria izango da Lotxo taldearekin.
Umeentzako animazio filma euskaraz.
Artiumek Igandeak proposatzen du, kontzertu-programa berezia, gure inguru hurbileko artisten proposamen garaikideek osatua. Mice izango da laugarren gonbidatua. Doako jarduera da.