Arabako Lautadako Oxigenoa Euskarari egitasmoa 12 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteentzat zuzendua dago. Abenduarem 17an Aratz mendira egingo da irteera.
GEUrekin mendira taldeko lagunek Soilara (Araba) irteera antolatu dute. Gasteiztik irteera: goizeko 08:30tan, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean). Arduraduna:Joserra (675702457). Kontaktua: geurekinmendira@geuelkartea.eus
Araiako Atxipi Mendi Taldeak antolatzen du irteera umeentzat. Araiako bus geltokian da hitzordua. Lizarrusti Jentilak eta Olentzero ibilbidea.
Ei Txo! Jauzi egin eta euskaraz hitz egin programaren barruan Ines Bengoa ipuin kontalaria gonbidatu dute Barrundian.
Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak Errementari filmaren ideia nola gauzatu zen kontatuko digu. Era berean, filma ekoizten hasi eta Sitgeseko jaialdian eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren astean aurkeztu bitartean, sormen prozesua nolakoa izan zen azaldu digu. Gaztefimekin elkarlanean antolatutako jarduera da.
Auzoeszenaren programazioaren barruan 'Auskalhop' eskainiko da.
Harresi aretoan abenduko programazioan 'Sagu eta pagu' umeentzako pelikula proiektatuko dute.
Zirriborrotik ipuinera erakusketa antolatu da Eduardo Rodriguez eta Eneko Etxegarairen eskutik.
Larunbat honetan Mari Domingi Guardiara joango da eta umeen gutunak jasoko ditu. Trukean galletak banatuko ditu.18:00etan herriko plazan da hitzordua. Bestetik, igandean Lapuebla de Labarcan eta Oionen izango da Mari Domingi. Lapuebla de Labarcako ikastolan 11:00etan hasiko da jaia, eta Oionen 12:00etan herriko plazan.