Gasteizko euskararen ginkanaren finala. Gasteizko hainbat ikastetxek parte hartuko dute.
Infrasoinuak da Berri Txarrakek estudio batean grabatu duen 9. diskoa. Diskoa kaleratu eta egun gutxira, lagin akustiko bat eskainiko dute, eta diskoak sinatuko dituzte amaitutakoan. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
Xabi San Sebastian da azaroko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista.
Arabako lau bertsolari gazte arituko dira ostegun honetan jokatuko den Bertxoko Sariketaren finalean: Xabier Antia, Aitor Ugarte, Asier Rubio, eta Unai Anda. Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker antolatu da 2017ko Bertxoko sariketa.
Zirriborrotik ipuinera erakusketa antolatu da Eduardo Rodriguez eta Eneko Etxegarairen eskutik.