Txangoa Arabako Egino eskalada eskolara. Laudio Udalak herriko DBHko ikastetxeekin antolatutako ekintza. Mendiak eta Herriak elkarteak kudeatua.
GEUrekin mendira taldeko lagunek Uzturre mendira (Gipuzkoa) irteera antolatu dute. Gasteiztik irteera: goizeko 08:30ean, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean). Arduraduna:Kike (655720625). Kontaktua: geurekinmendira@geuelkartea.eus
Irteera honetan Errekaleor ibaiaren ibilguari jarraituko diogu, Olarizuko Europako basoen arboretotik Salburuko hezeguneetaraino. Leku-kopurua: 20. Izena ematea (irailaren 25etik aurrera). Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatzen du.
5 urtetik aurrerako umeentzat da jarduera. Lagun bakoitzeko 3€ ordaindu behar dira (umeak barne). Izena emateko bidali honako datuok zgil@geuelkartea.eus helbidera edo 640 574 996 telefono zenbakira. Geu elkarteak antolatuta. Laguntzaileak: Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Vital Kutxa Fundazioa, Euskadiko Kutxa. Plaza kopuru mugatua.
Gymkhana egingo dute Hermua herrian, 'Jauzi egin eta euskaraz hitz egin' lelopean. Barrundiako Udalak antolatuta.
'Igande arratsaldeak familian' ekimenaren baitan 17:00etan Korri eta Xalto pailazoek 'Familia giroan' antzeztuko dute; 18:00etan askaria egingo da, eta 18:30ean eskulan-tailerra. Aiarako Udalak antolatuta.
Familiarentzako Antzerkiaren zikloa barnean, Krego Martin Danza konpainiaren obra da 'Inoxentziaren laborategian'. Ipuin liluragarria da, zeinean dantzak, espresioak eta testuak tartekatzen dira. Sei urtetik gorakoentzat.
Euskara ikasten ari zara eta belarria landu nahi duzu? Zinemaz gozatzearekin batera ikasi nahi duzu? Hil honetan Artiumeko liburutegian dituzten euskarazko pelikulak bildu dituzte zuretzat.