80ko eta 90eko hamarkadak bertsolaritzaren eraberritze sakon baten hasiera izan ziren eta Jon Maia bertsolariak Berriak jaio ginen liburuan berak lehenengo lerroan bizi izan zuen garai eta eraldaketa horren argazki pertsonala egiten du
Nur eta herensugearen tenplua Toti Martinez de Lezea idazle arabarraren ipuinean oinarritutako animaziozko lana da. Aurreko lanak bezala, oraingoan ere, Juanba Berasategi zendutakoaren lan berria familia osoari zuzendutako abenturaz beteriko pelikula bat da. Aurreikusi daitekeenaren arabera, kalitate handiko animaziozko film bat da Nur eta herensugearen tenplua, eta segurenik guztiz entretenigarria.
Ikimilikiliklik, J.A. Artzeren unibertsoa erakusketaren testuinguruko Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldiei hasiera emateko bi ikerlari gonbidatu dituzte txalapartaren inguruko bi hausnarketa egin ditzaten: Argibel Euba eta Enrike Hurtado. Argibel Eubak, Sormena ttakunka: txalaparta Artze Anaien ibilbidean eta euskal kultura garaikidean izeneko hitzaldia emango du. Enrike Hurtadok bere aldetik, Txalaparta digitala: txalaparta eta abangoardiako musikaren arteko ikerketa praktikoa gaiaren inguruan hitz egingo du.
Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da Ikimilikiliklik bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.
Udalekuaren helburua: Haurren artean euskara sustatzea ekintza ludiko eta hezitzaileekin batera. Kanpainaren iraupena eta ordutegia: Uztailaren 3an hasiko da eta uztailaren 31n izango du bukaera (10ean eta 25ean jai). Astelehenetik Ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara. Non: Araian Nori dago zuzendua: 2007-2012 urte bitartean jaiotakoak Eskaintza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da taldeka. Non eta noiz eman izena: Izena eman udaletxean ekainaren 16a baino lehen. Prezioa: 50 €
Baietz42! dinamikak Zuian eta munduan dauden hizkuntz eta kultura ezberdinak balioan jarri nahi ditu. Horretarako bi ekimen interesgarri antolatu ditu hilabete honen barruan. Ekainaren 2tik aurrera, munduko ipuinen erakusketa bat irekiko du, 15 egunez bertan egongo delarik.