Ikimilikiliklik, J.A. Artzeren unibertsoa erakusketaren testuinguruko Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldiei hasiera emateko bi ikerlari gonbidatu dituzte txalapartaren inguruko bi hausnarketa egin ditzaten: Argibel Euba eta Enrike Hurtado.
Argibel Eubak, Sormena ttakunka: txalaparta Artze Anaien ibilbidean eta euskal kultura garaikidean izeneko hitzaldia emango du. Enrike Hurtadok bere aldetik, Txalaparta digitala: txalaparta eta abangoardiako musikaren arteko ikerketa praktikoa gaiaren inguruan hitz egingo du.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.