Ekainak 10

[JAIA] Gazteluen Eguna+Txalapartari Eguna

2017/06/10 08:00

Julia taberna Añana Zanbrana |JAIA

VIII. Gazteluen Eguna ospatuko da Zambranan; aurten berritasun batekin: Txalapartari Eguna ere antolatu dute egun berean. Goizean zortzi kilometroko ibilbidea egingo da, Lanos eta Zabalate gazteluak ezagutzeko, hamaiketakoa, eta herri bazkaria. Arratsaldean, honako txalapartari bikote hauek arituko dira: Hutsun, Kimu, Amazur, Txek, Berriketan eta Tottelka.

[FAMILIA TAILERRA] Musikoterapia

2017/06/10 11:30

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |TAILERRA

Oihaneder Euskararen Etxeak antolatuta familian gozatzeko tailer bat egingo da. Musikoterapia tresna pedagogiko, ludiko eta entretenigarria da. Musikoterapeuta profesional baten laguntza baliatuz musika eta euskara erabiliz giza harremanak sustatuko dira guraso eta haurren artean.

Parte hartuko duten umeek gutxienez 4 urte izan beharko dituzte eta gurasoetako batek (ez biek) lagunduta etorri beharko dira. Tailer bakoitzean  24 lagunentzako tokia egongo da gehienez, 12 ume eta 12 guraso. Izena emateko bete honako  inprimakia maiatzaren 8tik 21era bitartean.

[KALDEARTE] 'Ronde-bi ahizpa'

2017/06/10 19:00

Etxanobe lorategiak Gasteiz |DANTZA

Ronde-bi ahizpa besaulki baten inguruan eta lanpara baten pean ematen den bi dantzarientzako dantza eta airezko pieza da, Rouge Eléa Ipar Euskal Herriko konpainarena.

[KALDEARTE] 'Itsas lapurrak'

2017/06/10 19:30 eta 22:30

Plaza Berria Gasteiz |DANTZA

Dantzaren bidez gure itsasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz. Haatik taldearen eskutik.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

2017/05/26

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |ERAKUSKETA

kimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.