Gazteluen Eguna ospatuko da Zambranan; aurten berritasun batekin: Txalapartari Eguna ere antolatu dute egun berean. Goizean zortzi kilometroko ibilbidea egingo da, Lanos eta Zabalate gazteluak ezagutzeko, hamaiketakoa, eta herri bazkaria.
Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Zanbrana herrian, honako txalapartari bikote hauek arituko dira: Hutsun, Kimu, Amazur, Txek, Berriketan eta Tottelka.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.