Asteartea, maiatzak 30



11:00

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian'

Turismo bulegoa, Gasteiz | BISITA GIDATUA

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.

[BISITA GIDATUA] 'Almendraren erdian' Turismo bulegoa

Gasteizko Erdi Aroko leku interesgarrienak bisitatuko dituzte. Turismo bulegoak antolatuta.


19:00

[HITZALDIA] Euskararen biziberritzea

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | HITZALDIA

Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroko azken saioan itxiera mahai-ingurua egingo da. Oihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako ikastaroa 5 saiotan banatu da, urtarriletik maiatzera bitartean, saio bat hilean. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da. Mikel Irizar eta Belen Urangak gidatuko dute itxiera mahai-ingurua. Azken jarduera honen helburua ikastaroan zehar agertutako ideia interesgarrienak bildu eta ikastaro/hausnarketa saio berrietarako galdera berriak planteatzea izango da. Azken saio honetan parte hartzeko izena eman behar da.

[HITZALDIA] Euskararen biziberritzea Oihaneder Euskararen Etxea

Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroko azken saioan itxiera mahai-ingurua egingo da. Oihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako ikastaroa 5 saiotan banatu da, urtarriletik maiatzera bitartean, saio bat hilean. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da.

Mikel Irizar eta Belen Urangak gidatuko dute itxiera mahai-ingurua. Azken jarduera honen helburua ikastaroan zehar agertutako ideia interesgarrienak bildu eta ikastaro/hausnarketa saio berrietarako galdera berriak planteatzea izango da.

Azken saio honetan parte hartzeko izena eman behar da.


20:30

[KONZERTUA] Hartz

Parral taberna, Gasteiz | KONTZERTUA

Hartz taldea hiru kidek osatzen dute, Axik (Baxua), Intzak (Bateria) eta Beñat Rodriguezek (Gitarra eta ahotsa). Urte beteko bizitza du proiektuak, eta aurreko urteko martxo aldean eman zituzten bere lehenengo kontzertua. Rocka egiten dute, naiz eta etiketen oso fanak ez izan. Geu elkarteak antolatu du kontzertua. Sarrera doan. 

[KONZERTUA] Hartz Parral taberna

Hartz taldea hiru kidek osatzen dute, Axik (Baxua), Intzak (Bateria) eta Beñat Rodriguezek (Gitarra eta ahotsa). Urte beteko bizitza du proiektuak, eta aurreko urteko martxo aldean eman zituzten bere lehenengo kontzertua. Rocka egiten dute, naiz eta etiketen oso fanak ez izan.

Geu elkarteak antolatu du kontzertua. Sarrera doan. 



20:00
21:00

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute. Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

[ERAKUSKETA] 'Ikimiliklik' Oihaneder Euskararen Etxea

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa  bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da,  azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da  Ikimilikiliklik  bideo-instalazioa.

JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako,  Txoria txori, Gure Bazterrak edo  Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»