Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroko azken saioan itxiera mahai-ingurua egingo da. Oihanederrek, UEUk eta Deustuko Euskal Gaien Institutuak elkarlanean antolatutako ikastaroa 5 saiotan banatu da, urtarriletik maiatzera bitartean, saio bat hilean. Irakasleentzat homologatutako ikastaroa da.
Mikel Irizar eta Belen Urangak gidatuko dute itxiera mahai-ingurua. Azken jarduera honen helburua ikastaroan zehar agertutako ideia interesgarrienak bildu eta ikastaro/hausnarketa saio berrietarako galdera berriak planteatzea izango da.
Azken saio honetan parte hartzeko izena eman behar da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.