Publikoa: Ipuin saio hau 3- 5 urteko umeentzat egokia da.
Liburuaren ikus-entzunezko aurkezpena.
ERIKA - NAROA vs MAITE - ARAI ------------------------ ERKIAGA-DEL RIO vs BARANDIKA-LEKERIKA Sarrerak: On line sarrerak: 7€ (+0,65€) Leihatilan sarrerak: 9€
GaragArt-en eskutik garagardo dastaketa eskaintzen dugu.
Datorren larunbateko saioa ikasturteko azkena izango da. Horregatik oso plan ederra prestatu du sorginak: Patxintxi show ikuskizuna.Jarraian askari gozoa izango da bertaratutako guztientzat. Eta, ondoren, lanean jarriko gara nork bere txapa egiteko, eskulan saio ederrean. Den-dena Eragintza taldekoen eskutik.
Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan.
8 film laburrekin osatutako bilduma aparta eskainiko du aurtengo edizioan. Eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua, gaur egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta da film labur sorta hau. Txirritola euskara elkarteak antolatuta.
Saioak doakoak dira eta ez da aurretik izena eman behar parte hartzeko.
8 film laburrekin osatutako bilduma aparta eskainiko du aurtengo edizioan. Eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua, gaur egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta da film labur sorta hau.
Judimendiko Gazte Asanbladaren 25. urteurrenaren programaren barruan.
Hizlariak: Teresa Maldonado Barahona, FeministAlde! eta Hezkuntza Laikoa taldeetako kidea eta Filosofiako irakaslea. Arantza Fernandez de Garaialde Ulacia, maistra eta sindikalista erretiratua. Euskal Eskola Publikoaren aldeko mugimenduko militantea.
Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen duen dokumentala da honakoa, gaiaren inguruan aritu eta aditu diren Lur Gallastegi idazlearekin, Ainara Azpiazu ilustratzailearekin, Kalandraka Pamielako Carmen Elvirarekin edota Garoa liburu dendarekin, besteren artean. Dokumentala bistaratu ondoren solasaldia izango da. Asun Casasola Elkartea. Indarkeri matxistarik gabeko bizitzak lortzeko elkartea. Parean Elkartea. Generoa ardatz, komunitatea ehuntzea bilatzen duen elkartea.
Hilean behin irakurketa-esperientziak partekatu, zabaldu eta aberastuko ditugu Karla Fernandez de Ganboa bitartekariak proposatutako elkarrizketaren bidez. 10-12 urte
Kaittin Allende, Joxe Aldasoro, Lander Varona, Leo Bueriberi eta Ane Arrugaeta. Gidaria: Eñaut Zuazo.
Eguna amaitzeko modurik onena: flotagailu lasterketak, uretako puzgarriak eta uretako olinpiadak. Animatu eta etorri askotariko oztopoak gainditzera musikaz girotutako jardunaldi honetara! Izen-emateak apirilaren 12tik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Jarduera honetan zure bizikleta konpondu (edo behintzat teoria ikasi) eta bizikletaz ibilbide bat egitean datza. Jarduera saio teoriko-praktiko batekin hasiko da, eta gure bizikletak ibilbiderako prestatuko ditugu. Bizikletak prest ditugunean, ibilbidea hasteko momentua helduko da. Gasteiztik hasi eta Fresnedoko igerileku naturaletaraino ailegatuko gara, Ferrocarril Vasco Navarro trenbidearen Bide Berdea jarraituz. Ibilbide horrek txirrindularitzaz gozatzeko aukera ez ezik, eskuratu berri diren trebetasunak benetako ingurune batean aplikatzeko aukera ere eskainiko dizkigu. El Taller de Asierrekin lankidetzan egindako jarduera. *Parte hartzaileek erabilgarri dagoen bizikleta bat, kasko bat eta aurreko zein atzeko argiak beharko dituzte jardueran parte hartzeko. Izen-emateak apirilaren 12tik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Ondoren merienda. Izena eman telefono honetan: 622450706.
Zizta Euskara Taldeak antolatuta.
Elvi naiz, bentrilokua. Umorearen eta entretenimenduaren munduan aritzen naiz. Asko gustatzen zait jendeari barre eginaraztea; horregatik ikuskizunean nire pertsonaiak, bentrilokia eta panpinak erabiltzen ditut komediaren eta umorearen bitarteko gisa.
Ikus-entzunezko bertso berriak, garaiari eta giroari jarriak.
Zianotipia teknika artistikoa praktikan jartzen duen tailerra. Irudi, itzal eta irudi urdinak lortzeko eskuzko prozedura artistikoa da. Ehunezko pieza bat eguzki-argitan jarrita lortuko da nahi den inpresioa islatzeko, eta emaitza bakarrak eta pertsonalak lortuko dira. Bakoitzaren sorkuntzaz gain, taldean pieza bat egingo da, oreka perfektua eta diseinu aproposa bilatuz, eta parte hartzaileak elkarlanean arituko dira. Pieza hori hilabeteko zozketan zozketatuko da. Izen-emateak maiatzaren 10etik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Oihalak, uztaiak, slacklineak eta malabareak gustuko dituzu? Hau da zure aukera! Oreka Tolosa taldearekin batera antolatutako jardunaldi honetan, diziplina horiek guztiak probatzeko eta praktikatzeko aukera izango dugu. Askotariko teknika eta trikimailuak frogatu eta eguna lurra ukitu gabe igarotzeko aukera paregabea. Ez galdu! Izen-emateak maiatzaren 10etik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Sukaldaritza gustuko duzu baina etxetik kanpo egiten probatu nahi duzu? Erraz jarriko dizugu. Piperbeltz proiektuaren sortzaile eta kide Dani eta Ikerrekin batera, Urarteko Baratzetara goaz kozinatzera. Piperbeltz natura eta sukaldaritza elkartzen dituen ikus-entzunezko proiektu bat da. Euskal Herriko txoko ezkutuak, bertako fauna, flora eta lehengaiak ezagutzea eta zabaltzea, zero kilometroko produktuen eta tokiko ekoizle gazteen aldeko apustua eginez. Izen-emateak maiatzaren 17tik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak