Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2017-01-05 16:47

Pena da Aldundiak ordaindutako argazki horiek ezin direla beste inon berrerabili. Euskarazko wikipedian, adibidez, oso ondo hornituko lituzkete Arabako herrien...

Erantzuna | Arabako herriak, goitik begiratuta

Bizikleta istripuen gatazka gune nagusiak bidegurutzeak dira Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-12-28 17:07   Gizartea

Bizikleta istripuen gatazka gune nagusiak bidegurutzeak dira Gasteizen

Txirrindularien istripuei buruzko hirugarren artikulu honetan, geografikoki gatazkatsuenak diren tokiak erakutsiko dira.

Gasteizen bizikleta istripuen kopurua ez da erabilera adina igo

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-12-22 09:34

Gasteizen bizikleta istripuen kopurua ez da erabilera adina igo

Adinekoek gazteek baino istripu gehiago izaten dituzte, eta gizonek emakumeek baino gehiago, baina emakumeen kopurua igotzen ari da.

Oinezkoen esparruetatik dabiltzan bizikletek galtzadatik dabiltzanek baino istripu gehiago izaten dituzte Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-12-21 08:04   Ingurumena

Oinezkoen esparruetatik dabiltzan bizikletek galtzadatik dabiltzanek baino istripu gehiago izaten dituzte Gasteizen

Gainera, espaloietatik dabiltzan bizikleten herenak autoekin du istripua.

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-11-08 17:58

Arkaitz:

Lerro artean erantzungo dizut.

- "Ezer baino lehen esan behar dut titulu apokaliptikoegia aukeratu duela. Nirea probokatzailea zen, onartzen dut...

Erantzuna | Kaka praketan, edo nola salbatu euskara, euskara desagerraraziz

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-11-08 16:26

Martín:
Onartzen dut kritika, batez ere Arabaz eta euskaldunberri/euskalduzahar kontuez aritu naizenean. Baina nire iritzia eguneroko harremanetan izan ditudan...

Erantzuna | Kaka praketan, edo nola salbatu euskara, euskara desagerraraziz

Kaka praketan, edo nola salbatu euskara, euskara desagerraraziz

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-11-07 20:06   Euskara

Kaka praketan, edo nola salbatu euskara, euskara desagerraraziz

"Arabara etorrita, uste dut oro har gero eta euskara hobea eta euskara gehiago hitz egiten dela".

Nejapako oroitzapenak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-06-19 21:47   Iritzia

Nejapako oroitzapenak

Venezuela entzuten dudanero El Salvadorrez hitz egiteko gogoa pizten zait.

Gasteizko biztanleriaren 2016ko erretratua: gunerik populatuenak hiriaren erdialdean daude oraindik ere

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-05-09 22:02

Gasteizko biztanleriaren 2016ko erretratua: gunerik populatuenak hiriaren erdialdean daude oraindik ere

Eta ez dirudi aldatuko denik, nahiz eta auzo gehienak biztanleak galtzen ari diren.

Gasteizko txirrindularien aurka (eta alde)

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-04-15 07:42   Iritzia

Gasteizko txirrindularien aurka (eta alde)

Aspalditik dator kontua: noizbait XX. mendearen amaieran, Gasteizko Udalak baimendu zuen txirrindulariak espaloietatik eta gainerako oinezkoen esparruetatik ibil zitezen.

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-04-13 20:29

Kaixo Itzain.

Datu hori zuzenean UEMAren webgunetik ateratakoa da. "Udalerriko euskara gaitasuna (%)" da epigrafe horren izenburua. Hemen daukazu informazio osoa...

Erantzuna | Zenbat euskaldun gara Araban?

Zenbat euskaldun gara Araban?

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-03-30 18:43

Zenbat euskaldun gara Araban?

Hamar urteko haur gasteiztarren normaltasuna

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-03-14 09:56   Iritzia

Hamar urteko haur gasteiztarren normaltasuna

Bistan da, inork ez du anormala izan nahi. Alabak esan digu ea zergatik jan behar duen janari ekologikoa. Lagunek barre egiten diotela, arraro sentitzen dela.

Nekazaritzako Elikagaien Estrategia bat definitzeko lana jarri du abian Gasteizek

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2016-02-19 09:45   Ingurumena

Nekazaritzako Elikagaien Estrategia bat definitzeko lana jarri du abian Gasteizek


Lanaren helburu nagusiak nekazaritzako elikagaien sistema praktika ekologikoagoetara bideratzea eta tokiko autosufizientzia maila handitzea izango dira.

Trebiñu Araba da, Trebiñu ez da Euskal Herria

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-11-21 01:00   Iritzia

Asier Sarasua

 

1958an nire lagun baten aitona Francorekin hitz egitera deitu zuten. Ea zertan ari zen, galdetu zion Francok, nolatan ari zen babesten trebiñarren artean Burgosetik irten eta Araban sartzearen ideia. Eugenio Garay zen, Trebiñuko alkatea.

Lidleko jogurtak eta Mercadonako kremak bikainak dira

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-10-21 02:00   Iritzia

Asier Sarasua

 

Lidl dendetako jogurtak primerakoak dira: handiak, gozoak, zapore berezietakoak, eta gainera alemanak. Hori zen, behintzat, duela hamar urte jendeak esaten zuena. Lidlen jogurtak erosten inoiz egon ez bazinen, ez zinen inor. Parisera joan eta Eiffel dorrera ez igotzea baino okerragoa zen: “Pero... ¿no has probado los yogures de Lidl?” esaten zizuten sinestu ezinda.

Gizarte etxeetako euskarazko ikastaroak eta “no-sabia-que-era-en-euskera”-tarrak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-09-18 02:00   Iritzia

Duela hamabost bat urte eman nuen izena lehen aldiz gizarte etxe bateko jarduera batean, marrazketakoan hain zuzen. Gogoan dut jendez mukuru zegoen kiroldegi batera joan behar izan nuela loteria bat ikustera. Ikastaroan eman nuen izena eta lortu nuen tokia. Hala ere, handik egun batzuetara dei bat jaso nuen udaletxetik: ez zen nahiko jende apuntatu, eta ikastaroa bertan behera geratu zen.

 

Duela bi urte berriro eman nuen izena marrazketan. Oraingoan bai, aski jende zegoen eta egin ahal izan genuen ikastaroa. Asko poztu nintzen gela jendez beteta zegoela ikustean: 12 lagun inguru bildu ginen.

 

Hemengo gizarte zerbitzuez baliatzen diren kanpotarrak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-07-21 02:00   Iritzia

Badago Gasteizen hemengo gizarte zerbitzuez baliatzen den kanpotarren multzo bat. Gero esango dizuet zein den, orain kontatuko dizuet duela ia hogei urte gertatu zitzaidan gauza bat. Unidad Alavesa gailurrean zegoen sasoi hartan.

 

Lankide batek esan zidan kanpotarrak hemengokoei lana kentzera etortzen zirela. Ez zegoela eskubiderik, eta gainera haien ohiturak ekartzen zituztela, adibidez hizkuntza, eta inposatu egiten zietela gasteiztarrei.

Bi zauritu entzierro arriskutsuan

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-07-09 02:00   Iritzia

Asier Sarasua

 

Uztailaren 9ko entzierroa San Ferminetan orain arte egon den arriskutsuenetakoa izan da. Hiru zauritu izan dira ibilbideak iraun duen 3 minutu eta 22 segundotan. Gaurkoa aurtengo hiru entzierroetatik motelena izan da.

Europar hauteskundeen Gasteizko emaitzen interpretazio bat

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-06-30 02:00   Iritzia

Asier Sarasua

 

Ia-ia tradizio bihurtu da Gasteizen, zirkulu jakin batzuetan, hauteskunde bakoitzaren ondoren EAJren beherakada nabarmentzea. “Zirkulu jakin batzuk” diodanean, gure gizartean dauden bi multzo soziologiko handietako bat dut buruan, espainiar abertzaleena alegia. Baita beren burua “ez nazionalistatzat” hartzen duten askorena ere: izan ere, bitxia bada ere, horiek EAJren beherakada izaten dute ahotan gehienetan, baina ez adibidez PSOEren suntsipena.