Duplak irekiko du Arabako txotx garaia

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko urtarrilaren 13a

Aguraingo Dupla taldeak irekiko du sagardo denboraldia. Argazkia: ALEA

Aurten, Askartzako sagardotegian egingo dute Arabako sagardotegien denboraldiaren irekiera ofiziala, urtarrilaren 15ean.

Dupla musika talde aguraindarrari egokitu zaio aurten Arabako txotx garaia inauguratzeko lana. Hitzordua hilaren 15ean da, 13:000etan, Askartzako Trebiñu sagardotegian. "Euskal kantagintzari keinu bat egin nahi diogu", azaldu dute Iturrieta, Kuartango eta Trebiñu sagardotegiko arduradunek.

Aurtengoa sagar urtea izan da, eta uzta handia izan dute Euskal Herriko sagardogileek, sagar arbolak bi urtean behin emateko joera baitauka. Sagardo uztaren ezaugarriei dagokienez, bestalde, aurtengoa arinagoa izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago