Goizeko 11etan Sagastieta eta Argantzon lotzeko 5 kilometroko ibilbidea egingo dugu. Azken tartean Porrotxekin eta Bonberenea txarangarekin elkartu eta ikastolaraino joango gara. Bertan artisau azoka eta txozna izango dugu zain. Pintxoak eta edariak erosi ahal izango ditugu. Ondoren, bazkari herrikoia egingo dugu, Lumagorri oilasko paella! Piknik izango da, beraz, ez ahaztu zuen mantak eramaten! Bazkal ostean, 16:30etan kalejiran plazara joango gara eta 17:00ak aldera Euskal dantza topaketaz gozatuko dugu. Bukatzeko dantza plaza egingo dugu!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.