Porran parte hartzeko epea bukatu da.
Asmatu nortzuk izango diren lehenengo hiru sailkatuak Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalean (abenduaren 17an, BECen). Asmatzen dutenen artean, Errigora saski bat zozkatuko du ALEAk.
Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusiak baditu bere zortzi finalistak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Igor Elortza eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan Barakaldoko BEC erakustazokan, abenduaren 17an.
Parte hartu ALEAren bertso-porran: asmatu lehenengo hiru sailkatuak eta eraman etxera Errigora saski bat. Ez badu inork asmatzen, ALEAk parte-hartzaile guztien artean zozkatuko du saskia. Aldiz, asmatzaile bat baino gehiago baldin badago, horien artean egingo du zozketa.
Abenduaren 16a baino lehen har daiteke parte bertso-porran. Zorte on!
Lege oharra
Indarrean dagoen LOPD 15/1999 legearen arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Arabako Alearen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Datu-bilketa honen helburu bakarra indarrean dagoen sustapena kudeatzea da. Eskubidea izango duzu datuotan sartzeko, haiek zuzentzeko edo ezeztatzeko, helbide honetara idatzita: info@alea.eus.