Historiaz, magiaz eta misterioz beteriko tokia da Markiz, baina ez, inondik inora, Movistarren estalduraz. Abisu hau aldez aurretik emanda, estaldura dutenek 1750ean hasiko dute abentura: Gasteizko aguazil bat herrira iritsi berri da, lapurreta bitxi bat ikertzeko aginduarekin. Izan ere, Gaunatarren etxean gordeta zegoen altxorraren kutxa hutsik agertu da. Herria hunkituta dago, baina, batez ere, familia etsita dago. Lapurreta egin duena aurkitzea izango da erronka, aguazilari kasua argitzea erraztuko dion pisten bilaketan lagunduz. Elizaren parean hasten da abentura, eta herriak aldirietan duen beste altxor batean bukatuko da, azken pistarekin.