GINKANAK

Estibalizko sorginkeria

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 15a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Toda eta Maria Lopez Estibalizko sustatzaileei laguntza eman beharko zaie.

1120. urtean hasi dira Estibalizko elizaren lanak. Toda eta Maria Lopez sustatzaileak kezkatuta daude lanek aurrera egiten ez dutelako, eta lehen susmoak hasi dira. Seguruenera beren etsaietako batek amarruren bat egin dio monasterio berriari. Egun berri bakoitzarekin batera, harrituta ikusten dute nola aurreko eguneko aurrerapenak galdu egin diren, magia gertatu balitz bezala. Zizelkatutako harriak berriz ere landugabe bihurtzen dira. Estibalizko monasterioa sorginduta dagoela dirudi. Bada, Toda eta Maria lagundu behar dituzu misterioa argitu eta lanak behar bezala joan daitezela ziurtatze aldera. Monasterioaren beraren etorkizuna kolokan egon daiteke.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago