Aro garaikidean kokatuta dago Antoñanan abiatutako abentura: 1967an, hain zuzen. Zehazki, urte horretako abenduaren 31ko arratsaldea da, eta Antoñanan izugarrizko hotza egiten du. Hiribilduko sarrerara hurbiltzen zara ostatu eta janari pixka baten bila, baina egoera asko zailduko da ziztu bizian. Herrian giro nahasia dago eta ez dakizu zergatik. Norbaitek argitzen dizu kontua zertan den: elizan lapurreta bat gertatu da, balio handiko altxor bat eraman dutelako. Bada, zuri lapurreta egozten dizuten oihuak entzuten dituzu, eta, konturatzerako, herriko pertsona batek seinalatzen zaitu, guardia batzuk gorputz gainera jaurti zaizkizularik. Salaketa bidegabe batetik libratzeko ahalegina hasten da horrela.