Antzerkiari tokia egin diote Kanpezun

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2024ko abe. 24a, 08:00

'El Paraíso de los rotos' antzezlanaren irudia. Argazkia: PATXI LARREA

Tor eta Txoborro magoen Aztikeriak emanaldiarekin itxiko dute, abenduaren 26an hasiko den antzerki jaialdia.

Abenduaren 26tik 29ra, Gabon ospakizun betean, lau antzerki saiorekin gozatzeko aukera izango dute Kanpezun, udalak antolatu duen antzerki jardunaldian. El paraíso de los rotos helduentzako ikuskizunak zabalduko du zikloa, Patxi Larreak eta Lorena Arangoak osatzen duten Parena konpainiaren lanarekin, bufoiaren eta clownaren arteko erdibidean.

Pepin Tre aktorearen Verdades como puños umore absurdo pieza aurkeztuko dute, berriz, abenduaren 27an. Larunbatean, Belen Nevadoren Dejarme sola lana izango da oholtzan, umore bidez, etxekoandre baten bizipenak kontatzen dituen obra. Zikloa amaitzeko Tor eta Txoborro magoen Aztikeriak emanaldia izango da kultur etxean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago